LANGAITZ, ikastola, Orereta-Errenteria: Gurasoak euskalduntzen

1996-03-01
Langaitz ikastola Orereta-Errenteriako (G) Beraun auzoan kokaturik dago. Auzo honek 7.800 biztanle ditu gehienak etorkinak. Hauetako asko hirurogeiko hamarkadan etorritakoak dira, batez ere sektore industrialean lan egitera.

Ikastolako Hezkuntz Proiektuaren arabera, ikastetxe honetako gurasoen % 85a erdalduna da. Ikasleen gurasoak edo beraien aitona-amonak Gaztelatik, eta batez ere Galizatik, etorritakoak dira.

1991. urtean gurasoen euskalduntze prozesua indartu asmoz, ikastola eta AEK harremanetan jarri ziren, esperientzi honi hasiera emanez.
 
 
Proiektuaren helburua eta antolaketa

Esperientzia honen helburua Haur Hezkuntzako ikasleek ikastolan euskara ikasteko erabiltzen dituzten edukiak eta jarduerak (ipuinak, abestiakÂ…) gurasoei erakustea da; nahiz etxean, nahiz kalean, hiztegi amankomun baten bidez elkarrekin komunikatzea posible izan dezaten.



Familia-gela: batzorde komunitarioa

Esperientzia hau hiru euskalduntze guneetan bereizita dago:

a- FAMILIA. Gurasoen zenbait datu ezagutzea interesgarritzat jotzen da. Adibidez, hizkuntz gaitasuna, euskararen erabilpenerako jarrerak eta jokaerak, ikastearekiko espektatibak. Familia hauen hizkuntzarekiko jarrerak eta ohitura aldaketak sortarazteko, familiakide bakoitzaren inplikazio maila ezagutzeko, bi hilabetean behin, irakaslea bilduko da familia bakoitzarekin, datu interesgarri hauek jasoz.

b- GELA. Guraso eta haurraren arteko komunikazioa lortzeko beharrezkoak diren trebetasunak, hizkuntza mota eta mintzagaiak, izango dira programaketa didaktikoaren ardatza.

Euskalduntze prozesuari dagokionez, haurrekiko komunikaziorako oinarrizko trebetasun multzoa bereganatzea izango da helburu nagusia, hau da: ipuinak, gertakizunak eta istorioen kontaketak, objetuen, lekuen eta pertsonen deskribapenak, informazio trukaketa, instrukzioa, elkarrizketakÂ…

Hizkuntz gaitasunari buruz, hiru maila daude:

- Euskalduntzea (500-600 ordu).

- Berreuskalduntzea (300 ordu).

- Oinarrizko alfabetatzea (125

ordu).

Parte hartzen duten gurasoen taldekatzea, mailaketa froga bidez egiten da, taldeak homogenoak izanik.

Ikastolako guraso gehienak erdaldun hutsak dira, baina bikote mistoak ere (bata euskalduna, erdalduna bestea) gero eta gehiago agertzen ari dira.



Batzorde komunitarioa

Haurraren munduaren inguruan dabiltzan pertsonak koordinatzeko, euskalduntzearen aldeko marko orokor bat sortu da. Sektore sozial ezberdinen arteko lotura edukitzeko, herri edo auzo mailan inplikatutako ikastola eta euskal ereduetako ikastetxeetako ordezkariak, guraso elkarteak edo udal teknikariak (euskara zerbituzkoak), AEK, aisialdirako elkarteak e.a. parte hartzea lortu nahi da. Hori guztia oraindik ez da osatu, baina, horren atzetik gabiltza.

Batzorde honen funtzio nagusiak ondorengoak izan daitezke:

- Elintzen egitarau amankomun-

bat osatzea.

- Ikastolako Euskaraz Bizi tal-

dearekin lotura edukitzea.

- Sektore sozialen arteko koor-

dinazioa.

- Komunikazio iraunkorra man-

tentzea.

- Euskalduntzearen dimentsio

sozialaren ardura eramatea.

- Aurrekontu amankomun bat

prestatzea.



Planteamendu didaktikoa

Lehen aipatu dugun bezala, klase hauen helburua, haurrak ikastolan euskara ikasten diharduten heinean, gurasoak ere etxean, kalean eta, orohar, ikastolatik kanpo, haurrarekin komunikazio gaitasun bat lortzea da. Haurrek ikastolan landutako gaiak, edukiak, ipuinak, abestiak eta ekintzak, gurasoek klaseetan ikasten dituzte, etxean eta kalean guraso eta haurraren arteko komunikazioa indartuz. Klaseetan metodologia komunikatiboa bultzatzen da, saio magistralak alde batera utziz. Beraien errealitate eta inguru hurbilarekin lotura duten egoerak planteatzen dira.

Guraso ugari dago gaur egun, euskara ikastera ezezik, euskal kultura ezagutzea ere nahi dutenak. Behar horri erantzuteko, gure kultura ezagutzeko, zenbait ekintza eta irteerak egiten dira: Oiartzungo azokara taloa nola egiten den ikustera, Santo Tomas egunean postu bat antolatu, sagardotegira afaltzera joatea, gabon kantak edo euskal dantzak ikastea, euskal ihauteriak ikustea (Ituren, Zubieta), e.a. Irteera gehienetan familia osoak (bikotea eta haurrak) parte hartzen du.

Ekintza hauek guztiak oso motibagarriak dira haurrak bere gurasoen parte hartzeaz ohartzen direlako; euskara eta gure kultura beraientzat garrantzitsua dela nabaritzen dute.



Matrikula

Gurasoek 29.500 pezeta ordaintzen dute urte osoko matrikula. Gurasoen asistentzia % 80a izanez gero, ikastolak erdia subentzionatzen du.

Ikasturte honetan hogeiren bat gurasok parte hartzen du.