SUEDIA: Suedia, lan eta familia betebeharrak orekatuz

1997-07-01
Emakumeak lan munduan duen presentzi altuak Hezkuntza Sisteman ere eragin handia izan du. Honela, ohiko antolaketaz gain, heziketa ez formaleko zentroak jarri dira martxan ikasten edo lanean ari diren gurasoen seme-alabei 6tik 12 urte bitartera atentzioa eskaintzeko eskola aurretik eta ondoren. Ohiko heziketa eta heziketa ez formaleko zentroek elkarlanean edo integraturik nola aritu daitezkeen adibide dugu Suedia.
 
 
Eskola guztiak mistoak eta doanekoak dira. Gobernuak ikasketa-plana eta Eskola Sistemarako programa ezartzen ditu. Hala ere, 1993tik indarrena dagoen eta 97/98 ikasturtean bere osotasunean indarrean jarriko den erreformaren ondorioz Estatuaren papera murriztu da eta udal eta konterrietako kontseiluek eskola jarduerak antolatzeko erantzunkizun osoa dute.

Derrigorrezko eskola pribatu eta Bigarren zikloko bigarren hezkuntzako (B2BH) eskola pribatuen portzentaia %1,5koa izanik, Hezkuntza politikaren beste ahalegin bat Hezkuntza Sistemaren barruan aniztasun aukerak sortzea da.

Derrigorrezko Heziketa Sistema (DHS) 7 urtetik aurrera hasten bada ere, eskolaurreko heziketa haur-zainza zerbitzu hauetan biltzen da: haur-zaintza zentroak 1-6 urte bitarteko haurrentzat eta eskolaurre zentro irekiak, inongo eskolaurre lekuko ez duten haurrentzat. Maila hauetan aritzen dira irakasleak elkarlanean aritzen dira behe-mailako DHSko irakasleekin.

DHSk derrigorrezko eskola, eskola bereziak (zenbait eragozpen dituzten haurrentzat) eta buru-minusbaliatuak direnentzat derrigorrezko eskola barneratzen dute. Suediako iparraldean Sami hitz egiten duten haurrentzat ere sami eskola dago. Guztira ikasleen %98a baino gehiago udalerriek zuzendutako eskoletara joaten dira.

Ikasketa-planak asteko klase orduak zehazten ditu arloka. Behe eta erdi mailetan ikasle guztiek materia berdinak jasotzen dituzte eta goi mailakoek hautazko kurtsoen artean nolabaiteko aukeraketa egin dezakete.

Derrigorrezko eskolan (DE) ez dago azterketarik. Notak 8. eta 9. mailetan ipintzen dira B2B4ko eskolako sarreran informazio eta oinarri gisa erabiltzeko. Gurasoei bere seme-alaben aurrerapen eta zailtasunen berri ematen zaie elkarrizketen bidez. Amaieran Derrigorrezko Hezkuntzaren amaierako ziurtagiria ematen zaio eta honek egokitasun orokorra adierazten du.

B2BHri dagokionez, 1992tik udalerriak DE amaitzen duten ikasle guztientzat 3 urteko ikasketak eskaintzera behartuta daude. Heziketa guztia ikasketako 16 programa nazionaletan antolatua dago: 14 profesionalera zuzendurik eta 2 ikasketa unibertsitarioko prestaketetara. Programa guztietan ikasleek denbora dute gai osagarri, gaiekin lotuta dauden lan praktikoetarako, eta programa nazionalen barruan gai eta kurtso gehigarriak hartzeko norbanakako aukerak egin ditzakete. Notak ipintzeko irizpideak ikasketa-planek jasootzen dituzte. Hiru urteko programa hauek guztiek goi mailako ikasketak jarraitzeko egokitasun orokorreko eskabideak beteko dituzte.

Goi mailako ikasketak graduatu eta graduondo eta ikerketa ikasketan banaturik dago eta matrikulazio eskubideak doanekoak dira. Onartua izateko egokitasun orokorreko eskubidea bete behar du lehenik, eta ondoren unibertsitate edo eskola unibertsitate bakoitzean sartzeko eskatzen diren egokitasun espezifikoak.

B2BHko ikasketak amaitu ondoren ikasleen %30ak jarraitzen ditu ikasketak. Hauekin batera ikasle helduen portzentaia altu batek hasten ditu ikasketak, hau da, lan egin ondoren esperientzia bereganatu duten ikasleak. Ikasleek beren ikasketa ibilbidea aukeratu dezakete eta maila berdinean gai desberdinetako kurtsoak egin ditzakete. Lehen mailako programak betetzeko 2tik 5 urtera beharko ditu. Kurtso berezituen iraupena, berriz, 5 aste eta urte eta erdi bitartekoa izango da. Kurtso guztiek ahozko eta idatzizko azterketak dituzte, baina ez dago azterketa finalik. Goi mailako Heziketa legea argitaratu zenetik 1993. urtean, ikasleek askatasun handiagoa dute ikasketen ibilbidea hautatzerakoan eta ikasketen antolaketa eta eskainitako kurtsoen aukera tokian tokiko udalerriari dagokie. Helduentzako heziketa ere Heziketa Sistema publikoarean barruan dago.



Heziketa ez formala

Eskola astea astelehenetik ostiralera doa eta ordutegia gorantz doa adinaren arabera. Toki-aginteek eskolatzea eta haur-arretaren arteko elkarrekintzaren aldeko apustua egin dute. Ikalsea ordu gehiagoz joaten da eskolara eta hauetatik 1 edo 2 heziketa ez formaleko zentroan pasatzen ditu. Eguerdian guztiei bazkari beroa ematen zaie.

Osasun eta Gizarte Gaietarako Ministeritzaren ardurapean dauden zentro hauek eskolan bertan edo hauetatik gertu egoten dira "aisialdiko etxea" deitutakoan eskaintzen zaie zerbitzua. Leku gehienetan 6-9 urte bitartean.

9-12 urtekoak aisialdiko elkarteetara joaten dira. Eskola aurretik, ondoren eta oporretan irekitzen dira. Eskolaurreko arreta zerbitzuetan bezala, arreta eta hezkuntza jarduerak konbinatzen dira. Gosari eta mokadu moduko otordu arinak eskaintzen dituzte. Zentro hauetan pertsonalaren %15 gutxi gora-behera gizonezkoa da, eta aisialdirako hezitzaileak dira. Formakuntza unibertsitatean jasotzen dute hiru urtez eta magisteritza eta eskolaurreko haurren arretarako prestakuntzarekin koordinatzen da. Hala ere, zentro guztietako pertsonalak ez du prestakuntza hau. Nazional mailan arauak daude zentro hauentzat eta tokiko agintearen erantzukizuna da betetzea.



Lindome, adibide praktikoa

- 1992. urtean zabaldua.

- Eskolan bertan kokatzen da eta bertako ikasketa buruak zentroaren ardura administratiboa eta pedagogikoa du.

- Pertsonal guztiak aisialdiko titulua du eta astean 8-9 orduz eskolan lan egiten du jarduerak antolatzen irakasleekin elkarlanean.



- Antolaketa:



- Ordutegia: astelehenetik ostiralera zabalik 6.30etatik 18.00etara. Udan bi aste itxita dago baina arreta behar duten haurrak beste zentro batera joan litezke bitarte horretan.

- Adina: 7-9 urte.

- Taldeak: bi talde 20 haurrekoak. Bakoitzak bi irakasle ditu eta bere gela. Hemen jan eta jarduerak egiten dituzte. Gainontzeko denbora nahi duten lekuan ibil daitezke.

- Plaza kopurua: 40. Urte osoan zehar guztiak arratsaldez etortzen dira eta erdiak goizez, eskolara joan aurretik. Oporretan gutxi gora-behera %60 egunero joaten da.

- Langileak: 4 emakume egun osoz eta laguntzaile bat jornada erdira behar bereziak dituzten haurrentzat.

- Dirulaguntzak: tokian aginteak babestua. Gurasoek euren soldataren %3-4 ordaintzen dute. Otordu guztiak barru eta eskolako bazkaria doan da guztientzat.

- Zentrotik kanpora irtetean haurrak eskolako jolas-tokian daude.

- Gurasoek ekartzen dituzte goizean edo bakarrik etortzen dira autobusez edo oinez. Eskolan 8.30ean hasten dira. 11.00etatik 13.30etra haurrak zentrora itzultzen dira. 14.30etan bazkaltzen dute eta 16.00etatik 17.00etara etxera itzultzen dira.

- Jarduera batzuk programatzen dira baino orokorrean bere gisa ibil daitezke.

- Pertsonalaren helburua haurrekin harreman goxoa sortzea da. Horretarako unean zehar ekintza desberdinak egiten dira.

- Guraso eta pertsonalaren arteko harremana adiskidetsua da. Urtean zehar ekitaldi desberdinak antolatzen dira harremanak sendotzeko. Azken urteetan horrez gain, geroz eta aita gehiagok parte hartzen dutela ikusi da.