33: Ekarpen interesgarriak plazaratzen ari da zenbait ikasle talde

1998-12-01
 
 
Soka asko ditu Hezkuntzak. Eta denen artean guk bati tira egin nahi diogu. Bada az-ken aldian bere-ziki pozten gai-tuen zerbait. Urtetan Euskal Hezkuntza Sis-temaren eraikuntza lanetan dauz-kagun bidelagunei, beste lagun berri batzuk elkartu zaizkigu? ikasleak.

Gehienek ez zituzten frankismo garaiak ezagutu. Askok ez zituzten bizi Euskal Herria alde batetik bestera mugiarazi zituen "Bai Euskarari" eta gisako herri mugimenduak. Zenbaitzungana askorengan zauri sakonak utzi zituen publikoa-pribatua eztabaidaren oihartzun urrunak besterik ez ziren heldu. Haientzat gertaera hauek guztiak iraganean bizi diren erreferentziak besterik ez dira. Hala ere, buru-belarri ari dira Euskal Hezkuntza Erkidegoa osatzen dugun beste guztiekin herri honek behar duen eta guztion nahi eta beharrak justukiago jasoko dituen eskolaren alde lanean.

Jakinaren gainean gaude ez duela batere lan erraza izan behar, edo behintzat erosoa, urteen poderioz ia tradizio bihurtu diren aldarrikapen horien aurrean bide berriak urratu nahi izatea. Eta gure uste apalean saiatze horrek aipamena merezi du.

Trantsizioaren, hizkuntz ereduen eta erreformaren ikasleak dira eta hala ere, euren eguneroko lanarekin zeregin asko dugula egiteke gogorarazi nahi digute. Egunerokotasunean gure lanaren bestalde daude. Lehenengo eskutik jasotzen dute gure egin nahiaren emaitza eta beraz euren iritzia guztiz baliagarria gerta lekiguke.

Zenbaitetan euren iritziak ez dira bat etortzen gureekin eta elkarbizitzak aztoratze nabarmenak izaten ditu. Baina hau bideratzen jakinez gero ez ote litzateke guztiontzat aberasgarria?

Harro egon gintezke irakasleok egin dugun lanak fruituak ematen dituelako. Ikasleek agertu duten lanerako gogoa, konpromezua eta proposamen berriak aurkezteko duten ahalmena gure lanak eman ditzakeen emaitzik ederrenak baitira.

Berez nekeza den eguneroko ikasle lanei Euskal Hezkuntzaren eraikuntzan ere bere ahalegina eta denbora eskaintzea erabaki duzuenok, Euskal Hezkuntza egitasmoan aire freskoa eta ideia berriak eskaintzen dituzuenok... Aupa zuek!