IBARRA, Irune: Idazkera harmonikoak ahalbidetzen

1999-03-01
Idazkera eta grafiaren gaiari jarraituz, "Idazkera harmonikoak ahalbidetzen" gaiaz arituko gara hurrengo aleetan. Zarauzko PATean irakasleriari emandako ikastaroaren zati bat eskaintzen dizuet jarraian.
 
 
Zertarako idazkera harmonikoak?

1. Aurrea hartzeko lana eginez : Idazkerak gure nortasuna azaltzen duela jakina da eta hasierako grafologoei utopikoa irudituko zitzaien arren, gaur egun badakigu idazkerako ezaugarri harmonikoak lantzeak gure barruan positiboki eragiten duela. Eskolatzearen lehen garaian idazten irakasten denez, logikoena irakasten diren letra-forma, proportzio, loturak... ahalik eta positiboenak izatea da, egiten den guztiaren zergatiak azaltzearekin batera. Adibideak:

a) Idazkera antolatu eta txukun batek ideia ordenatuak erakusten dituela jakinik, idazkera ordenatu bat irakatsi eta lantzeak buru ordenatu bat ahalbidetu dezake.

b) "i"ren puntuak eta "t" letraren makilak bere tokian jartzea arreta gaitasun onarekin elkartzen da. Noizean behin jartzea ordea ahanztura eta dispertsioaren isla da. Testuinguru grafikoan ezaugarri txiki hauek jartzeak arreta areagotu dezake.

c) Lerroak horizontal mantentzeak erantzukizuna, autokontrola eta gertaerekiko ikuspegi errealista erakusten du. Eskolatzearen hasieratik horizontaltasunaren helburua lortuz gero (beherantz edo gora-beheraka doazen lerroak landuz), aipatutako gaitasunak ahalbidetuko ditugu.

2. Idazkera "txarra" duten ikasleei argibide egoki eta zehatzak eman eta soluzio-bidean jarri konturatu gabe egin ahal diren hanka-sartzeak ekiditeko : Irakasle eta guraso askori entzun diet ikasleen idazkeraz kezkatuta daudela, baina ez dakitela hauei zein argibide eman. Gainera, ez dute jakiten aholkuak zenbateraino diren gaur egungoak eta komenigarriak.

3. Eguneroko komunikazio tresna argia eta gustukoa izan dezagun, bai ikasle eta bai irakasleok : Ordenagailuen garaian gaudela ezin dugu ukatu, baina idazkera oraindik eskoletan oinarrizko eguneroko tresna izanik, hobe guztiok idazkera Ulerterrazak, Antolatuak, Garbiak, Proportzionatuak, Aurrerakoiak... "norbera urguilutsu sentitzeko bestekoak" baditugu, hots, hobe idazkera Harmonikoen artean bagabiltza.



Idazkera harmonikoak

Idazkera harmonikoak zein diren galdetzen egongo zarete beharbada. Grafologiaren ikuspuntutik idazkera harmonikoak izan arren, gerta daiteke jendearentzako eta hiztegi popularrean idazkera "onak" ez izatea. Eta alderantziz ere bai: jendearentzat idazkera "onak" direnak batzuetan ez dira harmonikoak izaten.

Grafologikoki "idazkera onak", "txarren" antzera ez dira existitzen, Crépieaux-Jamin frantziar grafologo aitzindariak esandakoa kontuan hartzen badugu. 1930. urtean idatzi zuen "Abc de la Graphologie" liburuan, Grafologiaren lehen hamabost printzipioak eman zituen, hirugarrena ondokoa izanik:

"Idazkerak euren ezaugarri grafikoengatik definitzen dira (handiak, zurrunak, gorakorrak...) eta ez bere ezaugarri psikologikoengatik (tentelak, beldurtiak, inbidiatsuak, txarrak...). Idazkera ezaugarri psikologikoengatik definitzea, behaketa intuizioez ordezkatzea izango litzateke, atzean doana lehenengo tokian jartzea".

Idazkera harmonikoez hitz egin dezakegu Grafologian. Armónica, Harmonieuse, Graceful, Harmonious, Harmonische Schrift... deitzen zaien idazkerek, Crépieaux-Jamin-en ustez, elementu guztien arteko oreka erakusten dute eta gehiagotasun orokorraren zeinurik nabariena izaten da.

Harmoniko izenak espezie desberdinak biltzen ditu (Erritmikoa, Txukuna...) bere barnean, hau da, idazkera-ezaugarri batzuen bateratasuna da. Idazkera hauek grazia, zehaztasuna eta proportzionaltasun erritmiko-koherentea edukitzen dute.

Interpretazioari dagokionez, idazkeraren harmonia hau karakterrarenarekin batera joaten da, hau da, karakter edo aiurri harmoniko eta orekatuaren isla izaten dira. Aditasuna eta xumetasuna, ordena eta argitasuna, grazia eta bereizpena, pentsamendu aurrerakoia, jendetasuna, burmuin landua, hunkiberatasuna, autokontrola, epai inpartzialak, erabakikortasuna... erakusten dituzte, soilik interpretazio positiboak azalerazten dira idazkera mota hauetatik.

Eman diezaiegun haurrei honelako idazkerak edukitzeko aukera!



Idazkera harmonikoak ahalbidetzeko orduan kontuan hartu beharrekoak

Beti ere nolabaiteko malgutasunez erabili behar dira ondoren aipatzen ditudan neurri eta gomendio hauek, haurraren indibidualtasuna eta gustuak nolabait errespetatuz, aukerak eskainiz eta inolaz ere inposatu gabe.

Jarraian aipatuko ditudan aholkuak estandarrak eta harmonikoenak badira ere, oso gutxitan elkartzen dira guztiak idazkera batean eta pertsona helduetan sarriagotan aurkitzen dira.

Norbaitek esan zuen perfekzioa ez dela gizakion birtute bat eta gogoratu, perfekzio eza, irregulartasuna, pertsonoi dagokigun ezaugarria dela. Gogoratu gainera, idazkeran ohikoagoak eta gehienetan positiboagoak direla irregulartasunak gehiegizko erregulartasunak baino. Azken hauek arazo ugari gorde ditzakete euren barruan.



A. Forma

Herrialde desberdinetan alfabeto edo letra-eredu eta idazkera-aholku bereziak eman izan dira urtez urte. Begiratu ondokoak: Ipar Ameriketan, Errusian, Mexikon...

Zein alfabeto mota irakasten da Euskal Herrian eta zelako balioak transmititu nahi ditugu honen bitartez? Nik ikusi dudanaren arabera, ez dago eredu bateratu bat eta askotan irakasleak eurak aritzen dira letra-ereduak sortzen.

Formaren genero honek estiloa, gustuak, gaitasunak, kultura maila, objektibotasuna, xumetasuna, originaltasuna, nabarmenkeriak, estiloa, moldatze maila, ziurtasun-eza, norbere burua estaltzeko era eta abar islatzen ditu.

Hona hemen letren formarekiko proposamen batzuk:

1. Letra bakoitza ulergarri egiten ikasi behar dute haurrek, "kukurutxu" batetik begiratuz gero, letra bakoitza zein den jakin beharko genukelarik.

2. Begia duten letrak mugimendu bakar batez egitea komeni da, zatikatu gabe (idazkera zatikatua larriminaren seinale izaten da orokorrean). Adibidez:

3. Letra xumeak eta erraz egitekoek ulergarritasuna, laburbiltzeko gaitasuna eta arintasuna ahalbidetzen dute.

4. Obalu forma bertikalak egitea aholkatzen da 5-7 urte bitarteko haurrekin. 7 urtetik aurrera pixkat eskuineranzko forma (makurdura) hartuko dute letrek.

Zergatik obalu formako letrak? Begiratu taula honetan egiten den konparaketa:

Pentsa letra-forma hauetako bakoitza sofan jarrita dagoen pertsona bat dela. Zein jarreratan egongo da bakoitza?

1. ?

2. ?

3. ?

Idazkera oso borobilak eta angelutsuak ekidin egin behar dira. Letra oso borobilak alferkeria, konpromezu eza, egozentrismoa eta kritika ezaren ezaugarriak dira.

Letra angelutsuak (eta letren arteko lotura angelutsuak ) egonezinaren, frustrazioaren, oldarkortasunaren, krispazioaren, moldatze zailtasunaren... adierazle dira.

Idazkera erdiangelutsuak interpretazio positiboa eduki dezake: diziplina, erantzukizuna, arauak ondo betetzea...

Idazkera konkortua komenigarria den arren, angeluak ondo etortzen dira ondoko letretan: b, h, i, j, k, m, n, p, r, s, v, x, y, z.



Zer ahalbidetzen du idazkera obalatuak?

- Ekintzarako gogoa edo dinamismoa.

- Xamurtasuna.

- Lasaitasuna.

- Autoestimazio egokia.

- Egokitzapena.

- Irudimena.

- Besteenganako errespetua.

5. Grafologiaren ekarpenak kontuan hartuta Alfabetoaren letren aukera batzuk jartzen ditut jarraian.



Minuskulak

- "b" letra honela egiten bada ez egin bukletxoa edo kiribila, honek larrimina erakusten baitu.

- "c" letra zabalik, nahasketarik gabe.

- Obaluak (a, o, d, g eta q letraren begiak) goian eta eskuinean itxi, bira bakarrean eta barnealdean korapilorik gabe.

- "d" letraren kiribila begiarekiko kiribil proportzional batekin egin.

Letra honetan kiribila irudimenaren zeinu propioa da. Kiribilik gabe egiteak pertsona arrazionalagoa egiten du.

Beste "d" mota onuragarri batzuk:

: Barne garapen maila altua lortu duten pertsonetan eta sortzaileetan ikusi da "d" mota hau. Asimilazio intelektuala, pertsona humanista, ikasi eta irakatsi nahi duenaren "d"a da. Ez da haurretan ikusten den "d" mota baina saia daiteke ez oso txikiekin.

:

- "e" letra geldiunerik gabe egin

(geldiuneak blokeatze intelektuala edota zerbait esan aurretik gehiegi hausnartu eta errealitatea faltsutzeko joera erakusten du).

- "f" letra proportzionala egin.

Beste "f" mota onuragarri batzuk:

: Pertsona artistiko eta sortzaileetan ikusten da.

: Ekintza praktikoa, ekoizpenduna eta independientea.

: Irudimen sortzailea eta ekintza praktiko-independientea.

- "g" letra hurrengo letrarekin elkartu, oin okerra eta begiarekiko proportzionala duelarik. Sexualitatea positiboki bizi denaren seinale da.

Beste "g" letra onuragarri bat:

: Helize formako "g" letra. "g" letra kaligrafikoaren garapena da eta adimen maila altua, jentiltasuna, begikotasun eta autonomia maila altua islatzen ditu.

- "h" : Kiribilarekin edo kiribilik gabe.

- "i"ren eta "j"ren puntuak zentratuta jarri, ez oso goian eta ez oso behean. Puntua puntu egin, ez borobil. Arreta egokia eta puntualitatea islatzen du.

Hitzaren lehenengo letra denean (adibidez, ) antenarik ez egiteak autonomia gehiago erakusten du. Ekidin:

- "k" letraren bi zatiak elkar ukitzen egon behar dute, ulergarritasuna ahalbidetzeaz gainera, erabakiak ezin hartzea eta larrimina uxatzen ditu.

- "l" letrak kiribila eroateak irudimena erakusten du. Kiribilik gabea ez da txarragoa, arrazionalagoa baizik.

- "m" eta "n" letrak ez irakatsi hiru eta bi arkuperekin ( ), nahiko da "m"rentzako bi arkupe eta "n"arentzako bakarra ( ). Soberan dagoen arkupea letrak elkartzeko irakasten da eta hau lortzeko beste ariketa batzuk egin daitezke (txirikordak adibidez: ).

Irakatsi letra askatuak eta ez inhibizioz betetakoak. Irudimena ito eta egonezina bultzatzen dute (kaligrafiazko koadernoetan agertzen dira).

Beste "m" eta "n" onuragarri batzuk:

: "m" eta "n" letra kaligrafikoen garapena dira. Umeetan ez dira ikusten askotan, baina 9-10 urtetik aurrera irakatsi ahal zaie. Jakinmina, esperientzia berriei irekita egotea, naturaltasuna, egokitzapen erraza... erakusten dute.

- "p" aurrerakorra egitea aholkatzen da, letra altruistagoa eta progresiboagoa delako. Irudimen sortzailea ere erakusten du.

- "q" letra pintzan egin, irudimen sortzailea, sintesi gaitasuna, altruismoa... erakusten baititu.

Ez da komeni marra horizontalarekin egitea, norbere buruari min egitea, autonomia eza edo karakter inhibitua erakusten du eta.

- "r" letra bi angeluekin egin:

Borondatea erakusten du (ekidin , borondate ezaren seinalea da eta).

Beste "r" letra onuragarri bat:

: Buru bizkortasuna eta askatasuna islatzen ditu.

- "s" letra angeluekin egin: borondatearen seinale da. Angelurik gabeko formak borondate ezaren testuinguruetan ikusten dira.

Beste "s" letra onuragarri bat:

: Asimilazio intelektuala erakuts dezake.

- "t" letraren makila horizontala bertikalaren bi herenetan kokatu . Ez dadila izan oso laburra eta ez oso luzea. Makila bertikala kiribilik gabe egin, gehiegizko sentikortasuna erakusten baitu.

Beste "t" letra onuragarri bat:

: Ahaleginak edo borondatea bikoiztea erakusten du.

Ekidin:



- "u": Nahi bezala, baina oin oker edo kurboarekin.

- "v" letra angeluan edo kurban egin daiteke ("r" letra tipografikoa egiten bada "v" letra oin okerrarekin egiteak ulergarritasuna ahalbidetzen du).

- "w" eta "y" nahi bezala egin, baina nik neuk jarraian egiten irakasten diet haurrei.

- "z" letra zangoarekin edo zangorik gabe, nahi bezala. Zangoak jentiltasuna erakusten duela ikusi izan da.

- Letren hasiera luzeak ekidin, denboran zehar mantentzen direlako independentzia eragotziz eta ulergarritasuna oztopatuz (kaligrafiako koadernoetan azaltzen dira honelakoak).

- Letren azkenak ez moztu eta ez gehiegi luzatu . Azken hauek pertsonaren besoak bezalakoak dira, komunikatzeko era erakusten dute. Azken hauek gehiegi mozteak inhibizioak erakusten ditu eta gehiegi luzatzeak besteen espazioaren inbasioa.



Maiuskulak

- Kiribilak eta alferrikako mugimenduak ekidin, zenbat eta sinpleagoak egin hobe. Kiribilek apaindura, goxotasuna eta diplomazia erakuts dezakete, baina baita dispertsioa ere.

- Nik neuk maiuskula tipografikoak aholkatzen ditut, norberak bere gustuetara egokitu eta forma pixkat emanda, nahi izanez gero.

- Hitzen barruan, minuskulen artean maiuskulak tartekatzeak (batez ere "R" letra denean) errealitatea faltsutu edo desitxuratzearen kutsua hartzen du eta minuskuletara jotzea gomendatzen da.

- Letra guztiak maiuskuletan idaztea ekidin, nekagarria gertatzeaz gainera, nerbio-sistema ahuldu eta larrimina sortzen baitu. (Idazten ikasten dabiltzan haurren maiuskulak ez dira honela interpretatzen).

- "M", "N", "H" maiuskulak tipografikoak egiten badira, hobe mutur biak parean badaude. Lehenengoa pixkat altuago egoteak autoestimu ona erakusten du , altuegia jartzeak urguilua eta lehenengoa bigarrena baino baxuago jartzeak gutxiagotasun sentimenduak erakuts ditzake (sinadura ezabatuta badago, letrak oso txikiak badira...).













Gainera,

M, U... Oro har letra estuek inhibizioa eta ziurtasun pertsonal eza erakusten dute. M, U... Letra zabalek norbere buruarengan konfidantza eta zabalkundea erakusten dute.



Ingelesez hitz egiten den herrialdeetan "I"maiuskula, "Nia"ren adierazgarri zuzena denez, neurri eta tinkotasun sendoarekin egitea onuragarritzat hartzen da. Beraz, haurrekin ingelesez idazten bazabiltzate, "I" letraren azalpena eman eta dardara eta beldurrik gabe egin dezatela esan (hasiera batean norbere buruarekin praktikatzea ondo etortzen da).

Euskaraz ez da azterketarik egin, baina behar bada "Ni" hitza tinkotasunez idaztea komeniko litzateke (behintzat "Zu" hitzaren tinkotasun berdinarekin).



* Oharra: proposatzen ditudan letrak harmonikoenak iruditzen zaizkidan arren, beste letra harmoniko batzuk.