Garai berrien ateetan euskal hezkuntzaren historia propioa idazten hasteko prest

1999-10-01
 
 
Xelebrea da his-toriak eskain-tzen dituen paradak. Ikas-turte honetan milurteko batetik bes-tera, mende aldaketa ahantzi gabe!, jauzi egitera goaz.

Han-hemenka hamaika zer esan eta zer irudikatu bada, zer izango denak edo zer ez ote den izangok sortzen ditu nahikoa buruhauste.

Igorleak ugaritzen ari diren aro honetan, haiei itzalik egiteko inongo nahirik gabe, guk ere etortzeko dena antzeman nahiko genuke.

Euskal Herrian azken garai honetan gure artean herri eraikuntzaren beharrak deituta esparru ezberdinetan bildu eta elkarrekin lan egiten hasiak gara. Euskararen egoerak kezkaturik eta gizarteko esparru guztietara zabaltzeko beharrak bultzaturik KONTSEILUAren ingurura bildu gara euskalgintzan jarduten dugun talde gehienok.

Eta hezkuntza munduan ere, ezin zitekeen beste modura izan, Euskal Herriak beharko lukeen Hezkuntza Sistemaren inguruko kezkak GUNEAn batu gaitu. GUNEA aurrerantz doa urratsez urrats herri honen historian eta hezkuntzaren historian kapitulu bat zabalduz.

HIK HASI egiten dugun guztiontzat ere ikasturte hau berezia izango da. Gure buruetan asmo soil izatetik egitasmoa mamitzea lortu genuenetik bost urte beteko direlako, eta urte hauetan hilabetez hilabete hutsik egin gabe 50. zenbakia biribiltzera iritsiko garelako. Hau da hemendik milurteko honen azken arrastoei hartzen diegun traza. Lekuko eta igorle izan nahiko genuke, urte luzeen buruan baizik mamitzen ez diren bide eta giro berrien igorle. Ondorengo mendeko belaunaldi berriek, eta milurtekoek zergatik ez?, ez dezaten esan aukera alferrik galdu genuenik!