Erne! Badatoz II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak

2001-03-01
Aurten ere ikasturtea bukatu eta udari hasiera ona eman diezaiogun elkarrekin egoteko eta ikasteko topagunea eskaintzera gatoz: II. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Uztailaren 3, 4 eta 5ean burutuko dira Donostiako Irakasle Eskolan. Iazko ereduari jarraiki, goizez ikastaroak izango dira, eta arratsaldez saio libreak.
 
 
Ikastaroei dagokienez, eskaintza zabala bezain zehatza luzaten dizuegu. Ikastaro anitz eta konkretuak izango dira, eta oro har, bost gairen inguruan kokatutakoak: teoria, informatika eta teknologia berriak, zeharlerroak, espresioa/komunikazioa, euskara/hizkuntzak eta bestelakoak.

Oraindik gauzak xehetzen eta zehazten ari bagara ere, zenbait ikastaro finkaturik dauzkagu. Honako hauek, hain zuzen ere:

Teoria: Goldberg



Informatika eta Teknologia Berriak:

- Web orria lantzen

- Aldizkari elektronikoa

- Klik. Multimedia hezkuntza ekintzak sortzen

- Ipuin multimediak sortzen. "Fabula" proiektua.



Espresioa/komunikazioa:

- Musika hezkuntza berezian. Aschero sistema.

- Plastika/antzerkia

- Eutonia

- Munduko dantzak eskolan

- Soinketa



Euskara/hizkuntzak:

- Haur literatura eskolan

- Hizkuntza idatziaren inguruko ikastaroa

- Literatur txokoa: Lizardi, Mirande, Saizarbitoria



Bestelakoak:

- Psikomotriz praktikaren adinkako analisia

- Euskaraz jolasten

- Heriotzaren ukapena hezkuntzan

- Matematika Lehen Hezkuntzan

- Eskola eta familia elkarlanean

- Gelako gatazken ebazpena

- Talde dinamika eskolan

- Hezkuntza berezia

- Etorkinen integrazioa