Hik Hasi Udako Topaketak

2001-06-01
Uztailaren 3, 4 eta 5ean burutuko dira hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak . 600 lagunetik gora bilduko gara Donostian ikasturte honi elkarrekin amaiera emateko. Aukeran dauden 20 ikastaroetan eta arratsaldeetako saioetan hainbat gai jorratuko dira, guztiak euskal irakaskuntzan gabiltzanon jardunarekin zerikusia dutenak. Azken aldaketen eta xehetasunen berri dakarkizuegu jarraian. Eta horrekin batera, uztailaren 2an egingo dugun aurkezpen ekitaldirako gonbidapena luzatzen dizuegu guztioi. Lan pixka bat eginez, ikasiz eta elkarrekin egoteko parada aprobetxatuz, gure topagunea berrindartuko dugu aurten ere.
 
 
Aurkezpen ofiziala

Nahiz eta Topaketak uztailaren 3an hasi, aurkezpen ofiziala uztailaren 2an egingo da Gipuzkoako Foru Aldundian izango da.

Hasteko, Joxerra Garziak hitzaldi bat emango du.

Ondoren aurkezpen ofiziala egingo dute Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostiako Udaleko, Pedagogia Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko eta hik hasiko ordezkariek. Jarraian luntxa egingo da.

Aurkezpen honetara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu guztioi hemendik.



Zenbait aldaketa

Momentuz 572 pertsona matrikulatu dira eskaini ditugun ikastaroetan, eta oraindik ere eskaerak iristen ari zaizkigu. Nahiz eta matrikula epea bukaturik egon, libre dauden ikastaroetan izena emateko aukera badago oraindik ere.

Beteta dauden ikastaroak hauek dira: Klik, Ipuin multimediak sortzen, Munduko dantzak, Eutonia, Euskaraz jolasten eta Eskola eta familia. Gainera, Klik eta Euskaraz jolasten ikastaroetan bi talde egin behar izan ditugu jaso dugun eskaerari erantzun ahal izateko.

Bestalde, Informatika proposamen kurrikular baten aplikazioa, Gatazken gobernatzea, ebazpena eta eraldaketa eskolan, eta Etorkinak eta kulturaniztasunaren tratatera hezkuntzan ikastaroetan guk uste baino erantzun eskasagoa izan da, hirurak bertan behera gelditu direlarik. Nahiz eta etorkinen inguruko ikastaroan gu ahalegin handia egiteko prest egon eta ikastaroa aurrera ateratzeko erabakia hartu, parte hartu behar zuten Bruselako Foyer taldekoek ez etortzea erabaki dute. Eta hori izan da ikastaroak aurrera ez egiteko arrazoia.

Gatazkaren inguruko ikastaroari dagokionez, jende gutxik eman zuen izena. Osterantzean, gai horren inguruan prestatutako arratsaldeetako bi saioek erantzun ona izan dute. Hortaz, goizeko ikastaroa bertan behera gelditu arren, arratsaldeetako saioak mantendu egingo dira. Horrela, uztailaren 3an Ramon Alzate, Amaia Agirre eta Lucía Gorbeñak "Gatazken bideratzea. Zenbait programen eta esku-hartzeko osagaien aurkezpena. Diziplinar kodea" izeneko saioa eskainiko dute. Uztailaren 4an, bestalde, Carme Boque i Torremorell katalanak "Gatazken tailerra... dagokien irtenbidea" saioa emango du.



Non-zer

Guztira 20 ikastaro izango dira, eta lau egoitzatan banatuko dira. Dena dela, dokumentazioaren banaketa leku bakar batean egingo da: Pedagogia Fakultatean. Era berean, sarrera ekitaldia hor burutuko da. Beraz, hasieran denok Pedagogia Fakultatean elkartuko gara. Ondoren, bakoitzak bere ikastaroari dagokion egoitzara zuzendu beharko du:



Informatika Fakultatean: INFORMATIKA

- WEB orria lantzen

- Aldizkari elektronikoaren prestaketa

- Klik (2 talde)

-Ipuin multimediak sortzen. Fabula proiektua.



Irakasle Eskolan eta Ekintza ikastolan: ESPRESIOA

- Plis-plast(h)ik(h)asi... plastika eta dramatizazioa uztartuz

- Munduko dantzak eskolan

- Eutonia. Gorputza eta sentsazioak

-Euskaraz aritzeko kantak eta jolasak (2 talde)



Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: TEORIA eta PRAKTIKA

- Kolhbergen ekarpena

- Musika Hezkuntza Berezian

- Heziketa fisikoko irakasleen txokoa

- Praktika psikomotrizaren adinkako analisia

- Hizkuntza idatzia eta ikasleen aniztasuna

- Literatura eta haurren mundua

- Literatur txokoa: Lizardi, Mirande eta Sarrionandia

- Idazkera "txarra"? Ez, eskerrik asko

- Niri ez zait matematika gustatzen

- Heriotza heziketan. Egungo tabua?

- Eskolak bakarrik ezin... Familiak bakarrik ezin...

- Nahigabe psikikoa bideratzeko interbentzio goiztiarra



Arratsaldeetako saioak

Uztailaren 3 eta 4ko arratsaldeetan saio libreak egongo dira arratsaldeko 4:00etatik 6:30etara. Kokapenari dagokionez, honako hau izanen da:



Informatika Fakultatean:

- Web diseinua: grafikoak eta animazioa (uztailaren 3an)

- Klik programan aplikatzeko jarduerak (uztailaren 3an eta 4an)

- Prestakuntza telematikoa (uztailaren 3an eta 4an)



Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean:

- Heziketa heriotza eta doluaren aurrean (uztailaren 3an)

- Kirol estraeskolarra: jarraibide pedagogikoak (uztailaren 3an)

- Gatazken bideratzea. Zenbait programen eta esku-hartzeko osagaien aurkezpena. Diziplinar kodea (uztailaren 3an)

- Gaztazken tailerra... dagokien irtenbideekin (uztailaren 4an)

- Harreman pedagogikoan irakaslearen rola indartzeko: talde operatiboak (uztailaren 4an)

- Hainbat material pedagogikoaren aurkezpenak

- Proposamen berrien aurkezpenak



Azken eguneko bazkaria

Topaketak jai giroan amaitzeko, iaz bezala, bazkari mundial bat egingo dugu. Uztailaren 5ean izango da, 14:30ean Ondarreta Tenis Klubean. Tripa betetzeaz gain, ondoren dantza egiteko aukera emango digute musikariek. Txartelak Topaketetan jarriko dira salgai, eta animatu!



OHARRA : EAEko ikastetxe publikoetako eta ikastetxe kontzertatuetako irakasleak matrikulako dirua berreskuratzeko aukera duzue Hezkuntza Sailak ikastaroak egiteko ematen duen diru laguntzaren bitartez. Horren deialdia EAEko aldizkari ofizialean argitaratuko da.