III Hik Hasi Udako Topaketak: 700dik gora dira dagoeneko izana eman dutenak

2002-05-01
 
 
Inoiz baino jende gehiagok eman du izena uztailean ospatuko diren hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoetan. 30 ikastaroren eskaintza zabala egin da eta jendearen erantzuna oso ona izan da. Hala ere, bi ikastaro bertan behera geratu dira.



Beteta dauden ikastaroak

2.- Web orria , 3.- Klik hastapena, 5.- Power Point, 6.- Informatika musikala, 7.- Musika proposamenak, 8.- Ahotsaren berreziketa, 10.- Antzerkia eskolan, 11.- Munduko dantzak, 12.- Psikomotrizitatea, 13.- Euskaraz jolasten, 14.- Jolas kooperatiboak, 16.- Ahozkoaren didaktika...



Bikoiztuko diren taldeak

Eskaera handiari erantzun nahian,"Antzerkia eskolan" eta"Euskaraz jolasten" ikastaroak bikoiztu egin dira. Hori dela eta, bi ikastaro hauetan matrikulatzeko aukera dago.

Gauza bera egin nahi dugu"Informatika musikala" deritzan ikastaroarekin baina zailtasunak handiak dira eta izena eman duen askok ezingo du parte hartu.



Lekua duten ikastaroak

Maiatzaren 3an bukatu zen matrikula egiteko epea eta aipatu bezala, hainbat ikastaro beteta gelditu dira. Hala ere, beste zenbaitetan, kopuru mugatukoak badira ere, oraindik badago lekua, eta horietan izena emateko aukera badago. Beraz, anima zaitezte. Kopuru mugatukoak izanik lekua duten ikastaroak hauek dira:

4.- Klik sakontzea (5 plaza)

9.- Diafreo (2 p)

10.- Antzerkia eskolan (5 p)

13.- Euskaraz jolasten (6 p)

21.- Adimena berezko haurrak (8 p)

23.- Heriotza heziketan (3 p)

24.- Familia berriekin lanean (3 p)

28.- Afektibitatea eta Sexualitatea



Kopuru mugaturik ez duten ikastaroak

Ikastaro hauetan matrikulatzeko aukera dago: 1.- Gardner. Adimen bakarra ala adimen ugari?, 15.- Hizkuntzen curriculum bateratua, 18.- Literatur txokoa: Lauaxeta, Bernardo Atxaga eta Harkaitz Cano, eta 30.- Antzuolako proiektua.



Aldaketak eta berrikuntzak

Hizkuntzen curriculum bateratua ikastaroan hainbat aldaketa eta hobekuntza egon dira egitarauari dagokionez. Kataluniako zenbait hizlari ekartzeko ahaleginak bere fruituak eman ditu eta beraien ekarpen interesgarriak ikastaroa osatu eta aberastu du. Ikastaro honetan oraindik ere lekua badagoenez, matrikulatzeko aukera baduzue eta horretara animatzen zaituztegu. Honako programa izango du ikastaroak:



Uztailak 2

- Hizkuntzen kudeaketa ekologikorako baldintzak. Gai osoari sarrera.

- Pertsona eleanitza: kontzeptu berria eta Hizkuntzaren ikuspegi epistemologikoa hizkuntzen kudeaketa ekologikoan.

* Pili Sagasta et* Matilde Sainz , Mondragon Unibertsitateko irakasleak

- Alderdi metodologikoak.

* Lurdes Etxeberria , Kurtzeberri eskolako irakaslea

- Hizkuntzen curriculum bateraturako proposamena.

* Rosa Mª Arano , Txingudi ikastolako irakaslea



Uztailak 3

- Curriculumeko hizkuntzen estatusa eta hizkuntzen curriculum bateratua.

* Montserrat Ferrer , DBHko irakasle eta Jaume I unibertsitateko irakaslea

- Curriculum bateratuaren antolaketa. Proposamena.

* Montserrat Ferrer

- Mahai ingurua: hizkuntzen curriculum bateratua. Partaideak:

* Pili Sagasta, Montserrat Ferrer, Begoña Ocio eta Rosa Mª Arano .

Moderatzailea: Matilde Sainz



Uztailak 4

- Barcelonako "Vila Olimpica" eskolako curriculum bateratua. Esperientzia Eleanitza.

* Rosa Mª Ramirez Palau eta* Teresa Serra Santasusana , Vila Olimpica eskolako irakasleak

- Idatzizko adierazpena ebaluatzeko irizpide bateratuak, Begoñazpi ikastolako esperientzia.

* Begoña Ocio , Andra Mari Magisteritza eskolako irakaslea

* Mª Karmen Landajo , Begoñazpiko irakaslea



Arratsaldetako saioak

Hurrengo aldizkarian zehaztuko dira zenbat saio eta zein gairi buruzkoak izango diren.