Web gune interesgarriak

2004-12-01
Immigrazioari eta kultura eta hizkuntza aniztasunari loturiko hainbat informazio eta material didaktiko eskaintzen duten web guneen zerrenda umil bat luzatzen dizuegu oraingoan.
 
 
http://www.habe.org Euskara bigarren hizkuntza bezala irakasteko hainbat material didaktiko aurki daiteke, horietako batzuk etorkinei euskara irakasteko ere balio dutelarik. Espresuki etorkin helduei begira egina dago. AISA proiektua eta materialak daude.

http://www.cult.gva.es Generalitat Valencianako web orria. Hezkuntzako atalean hainbat informazio ematen da hezkuntza interkulturalari eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzari buruz. Material didaktikoen berri ere ematen da. Merezi du ikustea.

http://www.unige.ch/fapse/SSE/ teachers/perregau/liens.html Perregaux irakaslearen (Ginebrako Unibertsitatea) web gunea. Munduko hizkuntzen inguruko eta hizkuntza aniztasunaren inguruko nahiz horiek gelan lantzeko hainbat material didaktiko, informazio, bibliografia eta abar ematen da. Kultura aniztasuna lantzeko ere hainbat material didaktiko, erreferentzia, informazio... eskaintzen du. Merezi du bisitatzea.

http://jaling.ecml.at/ Hizkuntza aniztasuna lantzeko hainbat informazio, material didaktiko, bibliografia... Merezi du ikustea.

http://www.lingvo.info Hizkuntzen inguruko informazio zabala eta hizkuntza aniztasunaren inguruko hainbat informazio ematen da. Haurrei begira gehiago dago helduei baino.

http://www.ecml.at/ "European Centre for Modern Languages"

http://www.xtec.es/recursos/cultura Kataluniako Generalitatearen atarietako bat da. Informazio oso aberatsa ematen da kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan. Material didaktiko eta baliabide asko eskaintzen ditu bai hizkuntzen irakaskuntzari begira, bai eta etorkinei curriculumeko beste ikasgaiak irakasteari begira. Kultura eta hizkuntza aniztasuna oso zabal lantzeaz gain, hau da, hainbat arlotatik, Kataluniako ikastetxeetako esperientzia zehatz batzuk ere azaltzen dira. Biziki interesgarria da orrialde hau bisitatzea, eta hala nola, esaterako ondorengo loturok: http://www.xtec.es/recursos/lit_inf/contes, http://www.xtec.es/recursos/cultura/contes, "El racó del clic", http://www. xtec.es/recursos/clic/esp/info/index.htm eta abar.

http://www.ub.es/filhis/culturele/ index.html Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Fakultatearen web orria. Biziki merezi du ikustea. Beste hainbat konturen artean, hainbat artikulu eta erreseina daude kulturartekotasuna eta gaztelania atzerriko hizkuntza legez irakastearen inguruan.

http://www.ej-gv.es Eusko Jaurlaritzako web gunea. Hezkuntza Sailean sartuz gero, Hezkuntza Sailak ikasle etorkinen eskolatzeari begira kaleratu duen programa, diru laguntza eta abarren inguruko informazioa lor daiteke.

http://www.gizartegaiak.ej-gv.net Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Immigrazio Zuzendaritzako web gunea. Berton Immigrazioari buruzko Euskal Plana (2003-2005), ikastetxe nahiz herrietan interkulturalitateko proiektuak aurrera eramateko diru laguntzak, etorkinei laguntzen dien elkarteen inguruko informazioa... aurki daitezke. Bestetik, EAEko hainbat udaletxe eta Mankomunitatek gaur egun Immigrazio teknikariak dituzte, hala nola Donostiako, Irungo, Pasaiako, Gasteizko, Bilboko, Barakaldoko, Ermuko, Eibarko eta Getxoko Udalak, Lea-Artibaiko Mankomunitateak, Mungialde Partzuergoak eta Busturialdeko Amankomunazgoak. Teknikari horiek beraien udalerriko edota mankomunitateko immigrazio gaiez arduratzeaz gain, egoeraren diagnosi bat eta Immigrazioari Buruzko Herriko Plan bat egin behar dute, arlo guztietan eragina duena edo izan ahal duena.

http://www.pnte.cfnavarra.es/publicaciones/pdf/orientacionesinmigrantes.pdf Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Hezkuntza Zuzendaritzak argitaratutako "Orientaciones para la escolarización del Alumnado Inmigrante".

http://averroes.cec.junta-andalucia.es /contenidos/orientacion_diversidad.php3 Haur etorkinak dituzten irakasleentzat baliabide askotarikoak eskaintzen dira: "Plan andaluz para atención a emigrantes", materialak...

http://weib.caib.es Educatiu de Les Illes Balears-eko web orrialdea. Hezkuntza programak, dokumentazioa, baliabideak, legedia, "Pla d'acolliment lingüístic i cultural"...

http://www.carm.es/educacion/ dgread/udicom Murtziako Hezkuntza Sailak kaleratutako Hezkuntza Konpentsatoriorako unitate didaktikoak. Unitate horiek, bereziki, gaztelania ulertzen ez duten haur etorkinei begira daude.

http://www.cnice.mecd.es/interculturanet Kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan, Murtziako Unibertsitatetik kudeatzen den web orria: baliabideak, artikuluak, ikastaroak...

http://www.mec.es Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritza.

http://www.cnice.mecd.es/recursos Espainiako MECen orrialdeetako bat da eta ikasle etorkinei begirako hainbat baliabide eskaintzen ditu.

http://www.crec.info/ Centre de Recursos i Educació Continua

http://www.educared.net EDUCARED hezkuntza sarea

http://www.reicaz.es Espainiar nahiz atzerriko Immigrazioari buruzko legedia aurki daiteke berton.

http://www.troc.es/ecoconcern/gramc. htm Grups de Recerca i Actuació sobre Minories Culturals i Treballadors Estrangers G.R.A.M.C.

http://www.berrigasteiz.com/buscardes.php Gasteizko berritzeguneraren orria: "Ikasle atzerritarren harrera prozesua Haur eta Lehen Hezkuntzan"...

http://www.berrikuntza.net Durangoko berritzegunearen orria: hainbat datu interesgarri, material, argibide... ematen dira kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan. Merezi du ikustea.

http://cvc.cervantes.es/debates/debates.asp?vdeb=27 Cervantes institutuaren web orria: "Inmigración y enfoque intercultural en la enseñanza de segundas lenguas en Europa". Foro interesgarria.

http://www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/multiculti/cd_espanol/index. htm (Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza orria) "Enseñanza del español como segunda lengua a alumnos inmigrantes en Enseñanza Primaria y Enseñanza Secundaria. Tareas realizadas por profesores participantes en un seminario de formación del profesorado inscrito en un proceso formativo abierto en la actualidad".

http://centros1.pntic.mec.es/cp. gonzalo. encabo Talayuela-ko (Caceres) Lehen Hezkuntzako ikastetxeko web orrialdea. Hezkuntza Konpentsatorioko programetan, Estatu Espainiarreko Kalitatezko lehen saria du. Bere proiektutik kulturartekotasun proiektua nabarmentzen da bereziki.

http://centros6.pntic.mec.es/ies.de. illescas Condestable Álvaro de Luna de Illescas (Toledo), Bigarren Hezkuntzako Institutuko web orrialdea. Castilla-La Mancha-ko kulturartekotasun proiektuetan lehen saria du.

http://www.educa.rcanaria.es/Usr/Apdorta/default.htm Tenerifeko "San Cristobal" ikastetxearen web orria: legedia, curriculuma, baliabide didaktikoak...

http://epaa.asu.edu/epaa/v9n20.html Soriako Hezkuntza Unibertsitateko web orrialdea. Eskoletan kulturaniztasuna nola landu eta abarren inguruko informazio asko.

http://didac.unizar.es/jlbernal/docudeb. html Eztabaidatarako hainbat artikulu ditu, asko eta asko immigrazio gaien ingurukoak.

http://redderedes.upn.mx/ Mexikoko Kulturarteko Hezkuntzaren sarea

http://www.aulaintercultural.org Kulturartekotasunari buruzko web gunea. Hitzaldiak, material didaktikoak, azken berriak... ematen dira. Hainbat hizkuntzatan irakur daiteke. Informazio aberatsa eskaintzen da.

http://www.aulaintercultural.org/conocer/experiencias/index.html "Estrategias educativas para la interculturalidad", Ángel Luis Montilla Martos (testu idatzia)

http://www.aulaintercultural.org/conocer/lecturas/index.html "La escolarización de hijas de familias inmigrantes" Instituto de la Mujer (testu idatzia)

http://www.cnice.mecd.es/interculturanet/archivos/decalogo.rtf "Decálogo para una educación intercultural", Francesc Carbonell i Paris (testu idatzia)

http://www.cnice.mecd.es/interculturanet/archivos/eintercultural.rtf "La Educación Intercultural: concepto, paradignas, realizaciones", Mª. Teresa Aguado Odina (testu idatzia)

http://www.contaminame.org/Main.html Kultur Mestizaiarako Fundazioa.

http://www.educa.aragob.es/ cpamanza/intercultural/inter.html Kulturartekotasuna hezkuntzan lantzeko baliabideak.

http://www.enredate.org/eus/htm/ index.htm UNICEF-en web orria euskaraz

http://www.entrecultures.org/home.htm Jaume Bofill fundazioak sortutako zerbitzu eta errekurtso programa, non hezkuntzan eta immigrazioan lan egiten duten pretsona eta erakundeek mintegi iraunkorren, eztabaiden eta abarren bitartez parte hartzen dute.

http://www.eurosur.org/survival/portada.htm Indigenen inguruko informazio anitza eta horren aurrean edota kulturaniztasunaren aurrean talde horrek haurrak sentsibilizatzeko duen programaren inguruko informazioa.

http://www.fbofill.org Kulturartekotasunarekin lotutako hainbat material, lotura eta hezkuntza programa aurki daitezke web orrialde honetan.

http://www.fuhem.es/CIP/EDUCA Garapenerako hezkuntza lantzeko errekurtso didaktiko, artikulu eta abarrez gain, gatazka eta nazioarteko elkarlana, garapena, arrazakeria eta kulturaniztasuna lantzeko informazio eta baliabideak.

http://www.fuhem.es/CIP/EDUCA/ intercul/interc.htm Arrazakeria eta kulturaniztasuna lantzeko unitate didaktikoak.

http://www.grec.net/LLIVIRT/ MP.PGM?F=TOMB2#drets "La diversitat explicada als nens". Katalanez dago. Haurrentzat irakurketarako liburu interesgarriak katalanez: El racisme, Gent de tota mena i de tot arreu Jo vinc de, Jo sóc de, Contes, Els dretshumans...

http://www.diba.es/cerc/interaccio 2002/cursgen/bibliocg.htm Bibliografia anitza kulturaniztasuna eta immigrazioaren inguruan.

http://www.mundolatino.org/index.htm Hezkuntza web orrialde askotarikoen lotura orrialdea. Merezi du "El tesoro del Arcoiris" ipuinen atala ikustea.

http://www.Ibe.unesco.org UNESCO erakundearen Hezkuntza Bulegoa. Beste dokumentu askoren artean: "La educación para todos para aprender a vivir juntos: Contenidos y estrategias de aprendizaje - problemas y soluciones".

http://www.iepala.es "Instituto de Estudios Políticos para América Latina y África". Hezkuntza, giza eskubideak, immigrazioa... gai horien inguruko dokumentazioa.

http://www.imsersomigracion.upco.es Immigrazioaren inguruko estatistika, legedia, dokumentazioa...

http://www.intermonoxfam.org Herrialde pobreen garapenerako lan egiten duen GKEa: garapenerako proiektuak, merkataritza justua, argitalpenak...

http://www.intersindical.org/ stepv/enxarxats/enxarxats.htm Valentziako STE sindikatuaren web orrialdea. Dokumentu, helbide, baliabide didaktiko, bibliografia... interesgarri aunitz. Ikus: http://www.intersindical.org/stepv/ enxarxats/immigracio.htm

http://www.iteachilearn.com Ingelesez dagoen web gunea bada ere, kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko informazio aberatsa eskaintzen da: "Educational ideas and solutions", "Jim Cummins web", "Bilingual education", "E-lective language learning", "Multicultural education" eta abar.

http://www.sosracismo.org Arrazakeria, inmmigrazioa eta kulturartekotasuna gaiekin zerikusia duen informazio, material didaktiko, bibliografia, hitzaldi eta abarren berri ematen da.

http://www.mugak.org Immigrazio gaiei buruz aldizkarietan (euskal aldizkariak barne) azaltzen diren notizia anitzak sailkatuta aurki daitezke orrialde honetan.

http://www.mec.es/cesces/ conclusiones-rece.htm "Movilidad, Educación Intercultural y Ciudadanía" Conclusiones de la Conferencia de la Red Europea de Consejos Escolares (Madril, 2000/09/22-23) (testu idatzia).

http://www.mec.es/sgci/socrates/proyearea.htm#EI Kulturartekotasunarekin zerikusia duten europar proiektuak aurrera daramatzaten espainiar hezkuntza zentroen inguruko informazioa.

http://www.nodo50.org/ioe Colectivo Ioé-ren web orrialdea. Immigrazioaren inguruko ikerketa, ikastaro, mintegi eta abarren inguruko informazioa.

http://www.nodo50.org/movicaliedu/enguitaintercultural.pdf "La educación intercultural en la sociedad multicultural" (testu idatzia).

http://www.pangea.org/aecgit/educacion.htm "La Asociación de Enseñantes con Gitanos y la Educación Intercultural" (testu idatzia).

http://www.pangea.org/edualter Bakea, garapena eta kulturaniztasuna lantzeko materiala, proposamen pedagogikoak, liburuen erreferentziak, bideoak, jolasak, kulturaniztasunarekin lotura duten pertsona eta taldeen zerrenda, egitarauen egutegia, ikastaroak, tailerrak...

http://www.pangea.org/sedupaz Bakerako Hezkuntzaren Mintegiko argitalpenak.

http://www.ptmhirugarren.org "Hirugarren mundua eta bakea" GKEaren web orria. Kooperazioa, bakerako sentsibilizazioa eta hezkuntza lantzeko materialak eta dokumentuak.

http://www.ucm.es/info/especulo/ele Espéculo. Revista de Estudios Literarios. Madrileko Complutense Unibertsitatea. Besteak beste, hainbat artikulu kultura, kulturaniztasuna eta kulturartekotasunaren inguruan.

http://www.ugr.es/~ldei/ Granadako Unibertsitateko Laboratorio de Estudios Interculturales. Immigrazio, arrazakeria, xenofobia, gatazka etnikoak, nazionalismoa eta abarren inguruko hainbat ikerketa. Dokumentazio aberatsaz gain, GKEtako web orrieekin loturak, kulturartekotasuna aztertzen duten beste hainbat zentro eta erakundeekin loturak... aurki daitezke.

http://www.um.es/tonosdigital/hemero/numeros.htm Ikerketa filologikoen aldizkari elektronikoa. Ezezagun zaizkigun hainbat hizkuntzen inguruko informazioa.

http://www.UNESCO.org/general/spa Hirugarren munduko haurren eskolatze datuak, alfabetatzea, hezkuntza instituzioak, hezkuntza sistemak, hizkuntza aniztasuna eta abarren inguruko material didaktikoez gain, hainbat GKErekin loturak.

http://www.unesco.org/courier/ 2000_04/sp/doss0.htm Albistaria. 2000ko apirila. Hileko gaia: munduko hizkuntzei buruzko monografikoa, "cultura clonada y mestizaje"...

http://www.intercultur@.net Kulturartekotasuna lantzen da eta gai honen eztabaidarako hainbat foro daude bai irakasle, bai guraso bai eta gazteei begira.

http://www.unesco.org/courier/ 2001_09/sp/ Albistaria. 2001eko iraila. Hileko gaia: arrazakeria...

http://www.unescoeh.org UNESCO etxea: Euskal Herriko UNESCOren web orria: hezkuntza, ingurumena, lankidetza, bake hezkuntza, herri indigenak...

http://www.gencat.es/icm/politiques_immigracio/esessions.htm Institut Catalá de la Mediterránia (2001), Políticas de inmigración. Materiales y documentos. "Diversidad cultural y linguistica. Experiencia francesa", "La experiencia holandesa", "La experiencia alemana"... bezalako gaiak lantzen diren ikastaroen aktak irakur daitezke.

http://www.oei.org.co/oeivirt/ "Educación Bilingüe Intercultural", Revista Iberoamericana de Educación, Nº 13

http://www.oei.es/ Orrialde guztiz interesgarri eta baliagarria Hego eta Ertamerikako hezkuntza sistema eta hezkuntza proiektuen inguruan informazioa izateko.

http://www.ciberaula.net/~rec.cav4 Kulturartekotasuna lantzeko baliabideak, loturak eta bibliografia.

http://www.malaga.acoge.org/ documentos/honor.htm Dokumentazioa: Conferencia internacional de educación intercultural, Malaga, 2002

http://www.cnice.mecd.es/interculturanet/grupos.htm Kulturartekotasuna lantzeko hainbat helbide, testu, material... berri ematen da.

http://www.cnice.mecd.es/recursos2 /inmigrantes/inmigrantes.htm CNICE-eko (Centro Nacional de Información y Comunicación Educativa) orrialdea, non besteak beste, ikasle etorkinei etorkinen elkarteen inguruko informazioa eskaintzen zaien.

http://www.cvc.cervantes.es/aula/luna "Centro Vitual Cervantes"en web gunea. Etorkinen hainbat testigantza eta elkarrizketa lor daitezke. Etorkinei gaztelania irakasten ari diren irakasleentzat baliagarri gerta daitekeen informazio ugari.

http://www.infoera.org ERA elkartearen (Asociación ERA para la Integración y Ayuda al Inmigrante y al Refugiado) web orrialdea. Espainiara datozen etorkinentzat hainbat informazio emateaz gain,etorkinen jatorrizko herrialdeari, kulturari eta beste hainbat konturi buruzko informazio ugari lor daiteke. Gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta errumanieraz irakur daiteke.

http://www.intermon.org/educacion/ esc_edu.htm INTERMÓNen web orrialdea, non Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzara arte elkartasuna lantzeko baliabideak eskaintzen diren.

http://www.nodo50.org/ddhhmujeres/dossier/web/cap1/intro.htm Giza eskubideak, emakumea eta immigrazioari buruzko hainbat informazio ematen da. Kulturartekotasunaren aurrean jarrera positiboa zabaldu nahi du ikasleen artean.

http://www.tolerance.org/pt/ index.html Zeinnahi gaien aurrean tolerantzia izateko, hainbat baliabide eskaintzen dira. Ingelesez dago.

http://www.waece.com/clubninyos/club_fundamentacion.html Haur Hezkuntzan "balioen hezkuntza" lantzeko baliabideak.

http://www.unionromani.org/bienve.htm Unión Romaní-ren web gunea. Ijitoen kulturaren inguruko informazio anitza.

http://www.verdeislam.com Islamiarraren inguruko aldizkari digitala kultura, erlijio.... El Azami, U. & Herrero Muñoz-Cobo (1996) "Pedagogía de la lengua y de la cultura árabe", Verde Islam, Nº 4

http://www.webislam.com Islamaren inguruko (erlijio, hezkuntza, pentsamendu islamiarra...) web gunea. Gaztelaniaz dago.

http://www.webarabic.com Arabiar kultura eta hizkuntzaren inguruko orrialdea. Frantsesez dago.

http://www.zawiya.org Arabiar kultura eta bereziki islamaren inguruko orrialdea

http://www.pangea.org/ascib ASCIBen (Asociación Socio-Cultural Ibn Batuta) web orrialdea. Marokoar eta espainiar pertsonek osotua, eta bere helburuetako bat marokoar eta espainiar pertsonen artean elkarbizitza egokia eta errespetuzkoa sortzea da. Horretarako, hainbat informazio eta baliabide eskaintzen ditu gai anitzen inguruan.

http://www.andaluces.org/embajadas /marruecos.htm Marokon dauden andaluziar enbaxaden inguruko informazioa

http://www.arabic2000.com Arabiar hizkuntzaren inguruko orrialdea. Ingelesez dago.

http://www.arabismo.com Arabiar hizkuntza eta arabismoari buruzko hainbat datu, informazio... ematen da.

http://www.cadizayto.es/interreg/marruecos/paisma.htm Marokoren inguruko informazioa ematen da: ekonomia, hezkuntza, biztanleria...

http://www.cnice.mecd.es/recursos2 /convivencia_escolar Eskolako bizikidetza eta indarkeria nahiz horren prebentzioa lantzen dira María José Díaz Aguado Madrileko Complutense Unibertsitateko Hezkuntzaren Psikologia ikasgaiko irakaslearen web orrialde honetan. Hainbat informazio, material, aholku ematne dira eta baita gai honen inguruko beste web orri interesgarri batzuekin loturak.

http://www.gangwar.com Portaera arazoak, bandalismoa eta ikasle biolentoak dituzten gazteak detektatzeko, prebenitzeko... hainbat errekurtso eta bibliografia ematen da. Bereziki irakasle eta gurasoei begirako materialak aurki daitezke. Gai honen inguruko beste orrialde batzuekin lotura zuzenak ere baditu. Ingelesez dago.



Irakurleen txokoa

* Rafa naiz. 14 urte dauzkat. Marokokoa naiz. Marokoko Tetuan herrian bizi nintzen. Duela 6 urte Ondarrura etorri nintzen. Irakasleak esan dit txoko honetan nik ere idatzi ahal dudala. Hala bada, aukera hau aprobetxatzera noa, gaur egun jende askok ez baitu islamiar erlijioa ezagutzen eta uste du terrorismoarekin lotuta dagoela. Eta ezta horrela! Islamiar erlijioak bost oinarri nagusi ditu: 1. Jainko bakar batean eta Mahoma profetaren sinestea. 2. Egunean bost aldiz otoitz egitea. 3. Hilabetez ramadana egitea 4. Urtebetez aurreztuta duzun dirutik pobre bati horren zati bat ematea 5. Bizitzan behin Mekara joatea (dirurik ez dutenak bost oinarri horietatik salbu daude). Nire ustez atentatuak egiten ari diren pertsonak ez dute islamiar erlijioa ongi ezagutzen eta lortzen duten gauza bakarra gure erlijio, kultura eta nazio arabiarrei fama txarra ematea da.

Rafa Bachiri



* Jakin nahiko nuke ea norbait haur etorkinei euskara irakasteko material didaktikorik biltzen edo sortzen ari ote den, eta zerbait argitaratuta edo lortzeko moduan dagoen.

Maite

Erantzuna: zerbait egon badago edonork lortzeko moduan eta materiala sortzen hainbat jende dabil, baina banakoen edo elkarte konkretuen eskuetan dago. Edonola ere, aurki, 2005eko urtarrilean, haur etorkinei euskara irakasteko irakasleek sortutako material didaktikoen truke-erakusketa egiteko asmoa dago, eta hor, hainbat eta hainbat material lortu ahal izango da. Topaketa horren berri, besteak beste, hik hasin emango da lekua eta eguna zehazten direnean. Beraz, adi egon!



* Gure ikastetxean bereziki etorkin hegoamerikarrak daude. Hainbat arrazoigatik, posible balitz, beraien hezkuntza sistemen inguruko informazioa lortu nahiko genuke. Eskerrik asko.

Donostia

Erantzuna: hainbat web orrialde daude horren inguruan, baina osatuena edo birilenetakoa aurreko orrialdeetako zerrendan agertzen den www.oei.es da.





Txoko hau zeurea duzu, irakurle.

Egin galderak edo bidali erantzunak helbide hauetara:

itziaramayo@msn.com edo aldizkaria@hikhasi.eus



Zure izena edo ikastetxearen izenarekin batera, helbide elektronikoa jartzea eskatzen dizugu, erantzuna emateko zurekin zuzenean harremanetan jar dadin nahi duen oro.