Nola irakatsi ongi idazten: Idazketaren faseak eta aldagaiak

2007-06-30
 
 

Lehenik, idazketa prozesuaren faseak aztertuko ditugu: 1) Plangintza: zer, norentzat eta nola idatzi; 2) Sintaxia: gramatikazko arauak jarraituz mezua idatzi; 3) Lexikoa: esaldietan erabiliko diren hitzak aukeratu; 4) Mugimendua: alografoak berreskuratu eta idatzi.

Ondoren, idazketa prozesuan esku hartzen duten aldagaiak aztertuko ditugu: hautematea, oroimena, motibazioa, afektibitatea, gorputz eskema, lateraltasuna, psikomotrizitatea, grafomotrizitatea, familiako giroa, eskolako giroa. Idazketa prozesua aztertzeko ikuspegiak

 

Idazketa prozesua hiru ikuspegitatik aztertuko da:

- Ikuspegi normatiboak idazteko jarraitu beharreko arauei ematen die lehentasuna. Idazketaren alderdi figuratiboak zaintzen ditu bereziki: letren forma, formen banaketa, orientazio espaziala… Idazten ikasteko ezinbesteko baldintzatzat hartu izan du ondoko alderdi hauen heldutasuna: adimena, hautematea,  psikomotrizitatea, antolamendu espazio-tenporala, ahozko hizkuntza, kontzientzia fonologikoa, garapen operatorioa.- Ikuspegi eraikitzaileak idazketaren alderdi espresiboak eta sortzaileak azpimarratzen ditu, esanahiari begiratzen dio, eta idazketaren alderdi figuratiboak bigarren mailan uzten ditu. Ikuspegi honen arabera, idazten ikasteko haurrak zein etapa igarotzen dituen aztertuko dugu. Idazketaren ikaskuntza-prozesuaren garapen indibidualarekin batera, idazketa sistemen garapen historikoa ere aztertuko da: idazketa logografikoak, silabikoak eta alfabetikoak. - Ikuspegi eraikitzailea eta ikuspegi normatiboa uztartuko dituen idazketa-eredu konbinatuaren bereizgarriak aztertuko dira ondoren: - Mezuaren plangintza: mezuaren ideiak sortu, antolatu eta berrikusi. - Prozesu sintaktikoak: esaldiaren egitura eraiki eta hitz funtzionalak kokatu.- Prozesu lexikoak: bide fonologikotik nahiz ortografikotik grafemak eskuratu. - Mugimen prozesuak: alografoak berreskuratu, eta hitzak idazteko beharrezkoak diren mugimendu ereduak ere bai. - Aukeratutako hitza batasun handiagoetan integratu. Idatzitakoa gainbegiratu eta ebaluatu.

 

Disgrafia motak

Disgrafia definitu eta disgrafia motak  bereiziko dira:  - Plangintza, sintaxi, lexiko eta mugimendu mailakoak.- Organikoak eta funtzionalak- Sinbolizaziokoak eta kaligrafikoak.- Ebolutiboak eta eskuratuak.- Zentralak (azalekoa edo lexikoa, fonologikoa, sakona, semantikoa) eta periferikoak.

 

Disgrafiaren etiologia

Disgrafiaren sorreran eragina eduki dezaketen aldagaiak aztertuko dira: faktore genetikoak, garuneko lesioak, lateraltasun  arazoak, nortasun eta afektibitate arazoak, eskolako orientazio kaxkarra, heldutasun neuropsikologikoaren arazoak, gabezia psikomotorrak, jarrera fisiko desegokiak, gorputz eskemaren nahasteak, hautemate eta mugikortasun arazoak.Disgrafiaren ebaluazioaPlangintzaren, egituraketa sintaktikoaren, lexikoa eskuratzeko bide lexiko eta fonologikoaren eta mugimendu moduluaren ebaluaziorako froga estandarizatu eta estandarizatu gabeak aurkeztuko dira

 

Prebentzio eta tratamendurako programak

Amaitzeko, idazketa arazoen prebentzio eta tratamendurako programak agertuko ditugu. Irakasleak zer eta nola landu behar duen, zer eta nola zuzendu behar duen aztertuko dugu. Toki berezia izango dute Elgoibarko Herri Eskolan aplikatu den Kontzientzia Fonologikoa lantzeko programak eta programa horren barnean integratu ditugun bertso ariketak.