Ekar Hezi ikatetxea, OÑATI: Ez dok-Badok Amairu

2008-06-01
Ez dok Amairu taldeak utzitako ondare kulturala berreskuratzeko asmotan antolatu zituen Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak ‘Ez dok-Badok Amairu’ izeneko jardunaldiak. 60. hamarkadan, iraultza eta berpiztea ekarri zion taldeak euskal kulturari eta hori ahantzi ez dadin ahalegina egin dute ikasleek, irakasleek eta Oñatiko herriak. Izan ere, egitasmoa ikastetxetik herrira zabaldu nahi izan dute. Emaitza polita izan da, jende askok hartu du parte antolatu diren ekitaldietan eta ikasleak ere, gustura geratu dira egindako lanarekin.
 
Andoni Salamero Elkar Hezi ikastetxeko irakaslea izan da proiektuaren arduraduna. Ez dok Amairu taldeari bere garaian zegokion omenaldia egin ez zitzaiola eta, urrats bat eman beharra ikusi zuen, eta ikastetxeko arduradunei polita iruditu zitzaien Oñatiko herriak Ez dok Amairu taldeari omenaldia egitearen ideia. Euskal kulturaren zati garrantzitsu bat berreskuratu nahi izan zuten era horretan, herriak, eta bereziki gazte jendeak, garai hura ahaztu ez dezan, Salamerok esan digunez: “Memoria berreskuratu behar dugu, eman zigutena ez dugu atzean utzi behar eta gaurkoa ere bizi behar dugu”. Geure kulturaren bilakaera aztertu beharra dagoela uste du Salamerok eta horretara bidean jarri nahi izan zituzten ikasleak. Euskal kultura transmititzeko eta biziberritzeko beharra erakutsi eta garatu dute eta horrekin batera, euskara lantzeko eta indartzeko aukera eman die proiektuak. Ez dok Amairu taldea osatu zuten hainbat kideren eskutik eta beste zenbait pertsonen eskutik garai hartako bizipenak ezagutzeko aukera izan dute: Manex Pagola, Pantxoa Carrere ella Peio Ospital, Benito Lertxundi, Jose Luis Treku, Pako Aristi, Nestor Basterretxea, Joxe Mari Iriondo eta Pello Zabala izan dira Elkar Hezi ikastetxeak antolatutako jardunaldietan.
Askotan gauzak ahanzturan erortzen dira edo denboraren poderioz, aldatu egiten dira eta gauza horiek gogora ekarri beharra ikusi zuten Elkar Heziko arduradunek: “Ikasleei Lepoan hartu ta segi aurrera kanta norena den galdetuz gero, RIP taldearena dela esaten dizute. Baina esaten diegu lehenago Pantxoa eta Peiok abesten zutela, eta garrantzitsua da letra Telesforo Monzonek idatzi zuela jakitea”.
Ikasleak arduradun
Euskal curriculumak jasotzen dituen konpetentziak gogoan hartuta diseinatu zuten proiektua eta ikasgai guztietan landu dute ikasleek gaia; Haur Hezkuntzatik hasita, Batxilergorainoko ikasleek hartu dute parte. Baina Batxilergoko ikasleek izan zuten apirilaren 17tik 25era bitartean izan ziren ekitaldien ardura. Irakasleek gidari lana egin dute eurekin, proposamenak egin dizkiete baina azken hitza eta erabakia ikasleena beraiena izan da une oro, Elkar Hezikoek esan digutenez: “Batxilergoko ikasleei lehen aldiz egokitu zaie telefonoa hartzea eta dei bat egitea; hizkuntzaren egokitasuna landu behar izan dute eta baita diskurtsoaren koherentzia ere. Taldean lan egin behar izan dute, baina bakoitzak bere ardura zuen eta gauzak ongi atera zitezen lan handia egin dute”.
Herriko jende asko hurbildu zen Ez dok-Badok Amairu jardunaldietan Oñatin antolatu ziren ekitaldietara, gazte asko horien artean. Orain, ekitaldi guztiak amaituta, hiruhilekoaren amaieran, egunero egindako lana jasotzen duen txostena aurkeztu beharko dute ikasleek.

Batxilergoko 1. mailako ikasleak lau taldetan banatu ziren Ez dok-Badok Amairu proiektuko ekitaldiak antolatzeko. Horietako bakoitzak koordinatzaile bat zuen eta lan horietan aritu ziren Paula Azkoaga eta Unai Matilla. Euskara ikasgaian landu dute batez ere gaia, baina baita beste ikasgai batzuetan ere. Lanak eta ardurak euren artean banatu dituzte, eta hasieran horrek beldur pixka bat eman zien arren, ederki moldatu dira. 
‘Ez dok-Badok Amairu’ jardunaldien barnean izan diren ekitaldiak antolatzeko ardura izan duzue. Egitaraua ere zuek prestatu al duzue?
Paula: Ez. Baina guk bagenekien pertsona bakoitza zein egunetan zetorren eta horren arabera antolatzen genuen lana.
Unai: Adibidez, Pantxoa eta Peio eta Manex Pagola etorri ziren. Horiek Ez dok Amairurekin harreman zuzena zuten, baina gure ekitaldira Joxe Mari Iriondo edota Pello Zabala etorri ziren, eta gauzak beste era batera egin genituen orduan.
Nola egin dituzue antolaketa lan horiek?
Unai: Lau talde ginen eta horietako bakoitzak koordinatzaile bat zuen. Lanak banatu egin ditugu; logistika, aurkezpenak lantzea, informazioa topatzea, eskenatokiak atontzea… Pertsona bakoitzak funtzio jakina zuen taldean.
Nolakoa izaten zen ekitaldi egun bat?
Paula: Nestor Basterretxea etorri zenean, adibidez, etxera joan ginen bere bila irakasle batzuekin, eta Oñatira itzuli ginenerako, gainerako ikaskideak kultur etxea prestatzen ari ziren. Amalur filmea ikusi genuen eta ondoren galdera batzuk egin genizkion.
Unai: Gure ekitaldian ere, berdintsua izan zen: aurkezpena hasieran, hitzaldia ondoren eta amaitzeko, galderak egin genituen.
Gustura aritu al zarete?
Unai: Hasieran beldur pixka bat izan genuen. Jende ezagunarekin lan egiteak errespetua ematen zigun, baina gero lasaiatzen joan gara eta oso gustura aritu gara.
Paula: Ardura handia zen eta lan asko ikusten genuen aurretik, baina irakasleek ere laguntza handia eskaini digute.