Jarraipen zabala izan zuen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

2008-12-01
 
 
Jarraipen zabala izan zuen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan joan den azaroaren 20ean kolegio eta lizeoetan egin zuten grebak. Sindikatuek emandako datuen arabera,
% 70ek egin zuen greba Lehen Hezkuntzan. Paueko Akademia Ikuskaritzak emandako datuen arabera, berriz,
% 41,54koa izan zen grebalarien kopurua, orokorrean. Baliabideen murrizketa salatu zuten grebalariek, izan ere, iaz Frantziako Hezkuntzak 11.000 lanpostu murriztu zituen, aurten 11.200, eta datorren ikasturtean, 13.500 lanpostu kentzeko asmoa du. Aurtengo programan bi eskola ordu kendu dituzte eta ordu horiek zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko baliatu behar dituzte irakasleek. Horren ondorioz, orain arte lan hori egiten zuten irakasleek lanpostua galduko dute. Egoeraren larritasuna ikusita, langileek ez dute baztertu greba jarraia egiteko aukera aztertzea.