Nafarroan, D ereduan matrikulatzeko deia egin dute

2009-04-01
 
 
Nafarroan, D ereduan matrikulatzeko deia egin dute hainbat eragilek aurrematrikulazio kanpainak iraun duen bitartean. Euskararen Kultur Elkargoak, Sortzen-Ikasbatuaz-ek, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta NIZEk, D ereduan matrikulatzeko deia egin dute eta NIZEk, atzerritarrei dei berezia egin die haurrak D ereduan matrikula ditzaten. Martxoaren 9tik 16ra luzatu zen kanpaina Nafarroan eta epe hori hainbat aldarrikapen egiteko erabili zuen Haur Eskolak Euskaraz plataformak. Izan ere, Iruñeko haur eskoletan euskararen “diskriminazio ikusgarria” gertatzen dela salatu du plataformak, 17 haur eskoletatik bitan soilik ematen baitute hezkuntza euskaraz eta bi horiek Txantrea auzoan daudenez, familia gehienei ezinezkoa zaie haurrak bertara eramatea.