Juul 2010. Haur eta Gazte Literatura euskaraz

2010-06-01
 
 
Hamabigarren urtez jarraian, eta Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunaz baliatuz, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu gaur, apirilak 22.
Osotara 20.994 boto izan dira jaso direnak:
- Euskal Herriko Ikastoletako LIBURUEN boto kopurua 15.258 izan da.
- Euskal Herriko Ikastoletako ILUSTRATZAILE kategorian, 5.736 ikaslek botoa eman du eta parte hartu du ekintza horretan.
Aurreko urtetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa, azkeneko hau gure web orria erabiliz: http://www.juulkanpaina.net
Bereziki, haur nagusiak izan dira sistema hori erabili dutenak. Batzuk bi boto eman dituzte, bat liburuarentzako eta bestea ilustratzailearentzako.
Partaidetza 
Hagitz altua izan dela baiezta daiteke hainbat ikasle kategoriatan:
A kategoria (Haur Hezkuntza): 2.589
B kategoria (LH 1. zikloa):           2.851
C kategoria (LH 2.zikloa):         3.165
D kategoria (3. zikloa):           3.265
E kategoria (DBH):                 3.304
F kategoria (Batxilergoa):               84
I kategoria (Ilustratzaile):             5.736
Prozesuari dagokionez
- Aste osoan zehar izan dira botazioak gure ikastoletan.
- Aurtengo Batxilergoko ikasleak San Benito ikastolakoak izan dira. Zorionak irakasleak! 
- Ikastolako irakasleek ideia berri aunitzez hornitu dute aurtengo kanpaina: blogak, pegatinak, kartelak, puzzleak, musika, olerkiaz etabar.  
- Bozka elektronikoa aukeratu dutenak bozkagai ziren liburuak aurkitu dituzte bertan, Ministeritzako ISBN zerbitzuak horren informazioa igorri zigularik.
Gorabekerak
Partaidetza handiaren ondorioz, bozketa ugaria izan arren, sistema informatikoak ongi funtzionatu du eta ez da arazo teknikorik izan.
Bozkatuenei aitorpena
Aurten, joan zen urtetan bezala, bozkatuen izan diren idazle zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezi bat egin nahi izan die. Horretarako Pello Salaberri artista nafarrari JUUL jardueraren berrirakurketa egin zezala eskatu zitzaion. Hala egin du margolari honek eta pigmentu ezberdinez margotutako lan digitalizatua e 2010gin digu, NIEk saridunei banatuko diena.