EAEko HH eta LHko Eskola Publikoko XXX. topaketak
SAREAN Elkarteak apirilaren 7an Donostiako Irakasle Eskolan XXX. TOPAKETAK burutu ditu. SAREANek EAEko Haur eta Lehen Hezkuntzako 178 ikastetxe publiko biltzen ditu eta beren helburu nagusiak, bai ikastetxeen artean baita Administrazioarekin ere harremanak eta elkarlana bultzatzea dira, nagusiki ikastetxeen eta sistemaren antolakuntza arloari dagokionean.
Jardunaldi hauetan nagusiki zuzendaritza esparruan eta ikastetxeko aholkularitzan dabiltzan kideek hartu dute parte, baina beste Topaketetan bezala, guraso, sindikatu, unibertsitateko irakasle eta Hezkuntza Administrazioko kideen ekarpenak ere jaso ahal izan ditugu.Eskolako aniztasuna kudeatzen
Jardunaldietako aztergai nagusia eskolako aniztasuna izan da. Aniztasuna aipatzen dugunean argi daukagu diferentziei buruz ari garela. Guztiok desberdinak gara eta Hezkuntza Sistemak aintzak hartu behar du aniztasun hori; izan ere, pertsona ororen gaitasunak erabat garatzeko aukera eman behar digutela uste dugu.Kontuan hartu behar dugu gizarte anitzean bizi garela eta ikastetxeek errealitate hori islatu behar dutela. Gure ikasleen garapena, neurri handi batetan, lau multzo nagusitan sailkatzen den aniztasunaren trataeraren ondorioz lortzen da:- Genero aniztasuna.- Gizarte eta ekonomiako aniztasuna.- Kultur aniztasuna- Gaitasun pertsonalen aniztasunaIkastetxe publikoetan ibilbide luzea daukagu aniztasunaren trataera egokia lortzeko ahaleginak egiten eta urratsak eman dira, baina, esparrua oso zabala dela jakinik, oraindik lan handia geratzen zaigula uste dugu. Horregatik SAREAN Elkarteko jardunaldi hauetan “aniztasunaren kudeaketa” aztergai bihurtu dugu, elkarlanaren bidez proposamenak gauzatzeko gai izango garelako ustetan.Adituak aniztasunaren aurreana
Jardunaldien lehen zatian, Lourdes Iriarte eta Marisol Uria andereak aritu dira “Inklusiorako lidergoa eta eskola antolaketa” izenburu duen hitzaldiarekin. Hezkuntza esparruan duten ezagutza zabalak ematen dien eskarmentuaz baliatuta aniztasunari era egokian erantzuteko, eskolak behar duen antolaketa aztertu dute. Hona hemen gurekin konpartitu dituzten ideia batzuk:Inklusio egoera ematen da eskola komunitate osoa, gurasoak, ikasleak, irakasleak eta beste eragileak, proiektu berbereko partaide sentitzen direnean. Eskolak denen artean eta denontzat egina egon behar du. Apustu honetan arrakasta lortzeko ikastetxeko zutabe batzuk errebisatu behar dira: kultura, politika, praktikak. Gure eguneroko lanean errotuta eduki behar dugun kontzeptua: “ ikasle bakoitzak balioa baduela”. Zuzendarien Mintegietako saioetan, ikastetxeetako hainbat zuzendarik inklusioaren ikuspuntutik egindako aportazioak ere aurkeztu zizkiguten Lourdesek eta Marisolek: alde batetik arrakasta eta antolaketako gakoak eta bestetik zuzendaritzaren funtzioa.Martxan abiatzeko, eskoletan diagnostiko txiki bat egitea proposatzen dute:- Inklusio helburua lortzeko trabak identifikatzea - Identifikatu gure “palankak”, hau da, inklusioa erreztuko duten tresnak.Sarrerako hitzaldia oso ondo baloratu da partaideen aldetik. Bertan azaldu diren proposamenak zein galderak hausnarketarako puntu garrantzitsuak izan direlakoOndoren, ekitaldiaren zatirik garrantzitsuena burutu da, hau da, lan-taldeen jarduna. Bertan, Topaketetako partaideek, eskolako aniztasuna ikuspuntu desberdinetatik aztertu dute:- Legeak dioena gaiaren inguruan: Euskal Eskola Publikoaren legea, LOE, eta indarrean dagoen lan hitzarmena.- Ikastetxeetan gaur egun ditugun baliabideekin egiten duguna.- Ikastetxeen Zuzendaritzak egiten duen antolaketaren garrantzia aniztasunari dagokionez.- Beharrak kontuan hartuta aniztasunari erantzun egokia emateko proposamenakLau lan-taldetan eztabaida aberatsa sortu da eta denetan azpimarratu da eskolaren helburu nagusia, ikasle guztiei lor dezaketen garapen handiena eskuratzeko aukera ematea dela. Beraz, Eskola, ikasleen beharretara egokitu behar da. Eskola Publikoa harro sentitzen da arlo honetan egindako lanagatik eta ildo beretik jarraituko du baina helburu hau lortzeko, Administrazio eta Gizarte osoaren inplikazioa ezinbesteko baldintza jotzen dugu.Besteengandik eta besteekin ikastenk
Gaiak interesa duela garbi ikusi da partaide kopurua,115 irakasle, eta azaldu diren aportazioak kontuan hartzen baditugu.XXX. Topaketen partaideek, jardunaldian izandako lanketaren emaitza bezala, ondorio nagusi hauek bildu dituzte: 1. Aniztasunaren inguruan, aurrerapauso handiak eman dira eskoletan, baina oraindik hobetzeko zeregin ugari dago.2. Gizartean eta eskoletan, inklusiorako bideak sendotzearen inguruko sensibilizazioa landu behar da.3. Maila teorikotik praktika egokietara pasatzeko oztopoak identifikatu eta euskarriak indartu behar ditugu.4. Eskola Publikoan, ikasle guztien arrakasta lortzeko proiektu interesgarriak burutzen ari dira. Praktika on horiek zabaltzearen beharra ikusten da.5. Ikastetxeko antolakuntza eta funtzionamendu guztia komunitateko aniztasuna kontuan harturik egin behar da.6. Irakasleen jarrera eta lan egiteko era ikasleen beharrei erantzuteko egokiak izan behar dute, gelako elkarlan giroa sortuz eta jarrera aktiboak bultzatuz.7. Ikaslearen testuinguruak bere ikasketa prozesua baldintzatzen du, ondorioz familia eta inguruko gizarte eta kultur zerbitzuen elkarlana behar-beharrezkoa da.8. Nabaria da Hezkuntza Sailaren erantzukizuna, giza eta denbora baliabideak jartzen, formazioa ematen eta jarraipena egiten.Jakinaren gainean gaude gai honetan esparru guztiak garrantzitsuak direla eta gero eta arrakasta gehiago lortzeko denon ahalegina batu behar dela. Gizarteari eta Administrazioari adierazi nahi diegu Eskola Publikoa prest dagoela bere lanarekin jarraitzeko beti ere denon bultzadarekin.Hezkuntza Sailak zeresana du
Jardunaldiei amaiera emateko Hezkuntza Sailaren ordezkaria izan genuen.Cándido Hernandez jn. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria, Aniztasunaren inguruan Hezkuntza Sailak duen ikuspuntua azaldu zigun esanez Departamenduarentzat lehentasunezko arloa dela eskola inklusiboa eta bide horretan ikastetxeek ohiko egitura mugiarazi behar dutela, aniztasunaren trataera, metodologia eta prestakuntza aztertuz.Hernandez jaunak azpimarratu zuen aniztasunari eman behar zaion erantzuna talde-lanean oinarritzen dela.Amaitzeko, Administrazioaren ordezkariak esan zigun ikastetxeetan dugun indarra neurtu eta lehentasunak ipini behar ditugula prestakuntza-berrikuntza proiektuak aukeratu eta diseinatzeko garaian.XXX. Topaketetan parte hartu dugunok Euskal Eskola Publikoaren partaide garen aldetik antzinatik egin dugu aniztasunaren aldeko apostua eta argi daukagu etorkizuneko gizarteak hori duela oinarri. Norabide horretan SAREAN Elkarteak ahalegin guztiak egingo ditu Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzeko. •SAREAN Elkartea
2011ko apirila