Irantzu Pastor BAI, AHAL DA

2018-02-01

 

 

 
 
Irantzu Pastor BAI, AHAL DA

 

Agian, txikitan ikastolako paretan zegoen munduko mapa gehiegi begiratuta piztutako jakin-nahiagatik bidaiatu dut. 

Agian, horregatik iritsi nintzen behin Guatemalako komunitate galdu batetara eta han ikusi nituen hamaika emakume, bizkarrean haurrak zituztela, eskola txiki batean Quiekchí hizkuntza maian idazten ikasten.

Agian emakume horien konpromezuak eraman ninduen Kolonbiako herri txikietara ere, eta gerraz inguratutako mendien artean bertze eskola bat topatu nuen. Bertan, beti eramaten dituzten plastikozko bota beltzak jantzita, nekazari talde bat alfabetoa errepasatzen ari zen.

Agian, horrelako hamaika eskola egotea eta alfabetatzeko aukera izan duten milaka herritar egotea ere ez da kasualitatea.

Kuban jaio eta mundura zabaldutako “Yo, sí puedo” helduentzako alfabetatze proiektu xume eta arrakastatsuaren argazki ezberdinak dira hauek, eta agian, funtsezkoena irakasten duelako da hain interesgarria. Nekazari, indigena eta milaka herritar ahaldundu dituelako ahaztua zuten zerbait gogorarazten “Bai, ahal da. Nik, ahal dut”.