22. monografikoa kalean

2008-06-17

22. monografikoak hezkuntza euskalduntzea du gaitzat: euskalduntze datuak, “elebitasunetik eleaniztasunera” Nafarroan egindako jardunaldia, Euskararen Kontseiluak prestatutako “Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen” txostena, “Euskararen eta euskarazko egituraketa kualitatiboa” Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako Euskararen Erakunde Publikoaren txostena eta abar.

 
 
22. monografikoa kalean

Aldaketa sakona somatzen da euskararen irakaskuntzan Euskal Herri osoan.
Iparraldean, EPEk (Euskararen erakunde publikoak) euskara garatzeko ikastetxeetan ezarri beharko liratekeen ildo nagusiak finkatu ditu.
Nafarroan, ingelesa irakasteko eredu berriak eskaintzen ari dira gobernutik. D ereduko ikastetxeetan, aldiz, ingelesa irakastea bai, baina inola ere ez euskararen kaltetan planteatzen da. Horregatik, otsailean Iruñean egindako jardunaldietan bi ildo azpimarratu ziren: diskurtsoa berritzearen garrantzia, elebitasunetik eleaniztasunera salto egiteko unea delako; eta, herritarrok euskaldun eleanitz gisa bizi ahal izateko, euskararen hezkuntza indartzeko zer baldintza hobetu behar diren sakonki hausnartzea, ipinitako helburuen lorpenean jardunak bere biziko garrantzia duelako.
Euskal Autonomi Erkidegoan, Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa”ri ekarpena eginez, Euskararen Kontseiluak bere proposamena egin du. Horiek guztiak agertzen dira ale monografiko honetan.