Seaskaren ustez, ikastolen aldeko herriak mehatxatu ditu prefetak.

2010-09-21

Pirinio Atlantikoetako prefetak, Philippe Reyk, Xiberua, Lapurdi eta Baxenaberreko auzapezei igorritako zirkularrak "ikastolak sustengatzen dituzten auzapez eta herriko kontseiluak mehatxatu ditu" Paxkal Indo, Seaskako lehendakariaren ustez. "Ikastetxe pribatuei" -sare horretan sartzen ditu Estatuak Iparraldeko ikastolak- zuzenduriko laguntzen karietara legeak ezartzen dituen mugak gogorazi dizkiete prefetak herri hautetsiei. Paxkal Indoren ustez. Ikastolek eskaintzen duten zerbitzua publikoa da.

 
 
Seaskaren ustez, ikastolen aldeko herriak mehatxatu ditu prefetak.

Legearen interpretazio zorruna egitea leporatzen zion prefetari. Izan ere, Frantziako legeak arautzen du elkarte eta erakunde pribatuek jaso dezaketen diru publikoa. Ordea, Seaskak interpretazio zabalagoa egiten du.

Hizkuntza politikan belaunaldi gazteen euskalduntzea da lehentasuna, eta haurrak euskaldun egiten dituen eredu bakarra Seaska dela gogoratu du Indok. Horrez gain, Frantziako konstituzioak ondare aitortza egiten dio euskarari. Indoren iritziz, bi arrazoi horiengatik argi dago Seaskak funtzio publiko bikoitza betetzen duela, eta, ondorioz, laguntza publikoa jasotzeko eskubide osoa duela. Prefetak ez du hori kontuan hartzen, eta egitura pribatuei dagokien legea inposatu nahi die.

Prefetak argi erakutsi du zein den estatuaren jarrera hizkuntza gutxituekiko. Eraikuntza arloan eta gainerakoan behar diren behar diren laguntzak ukatzea murgiltze ereduaren garapenari muga jartzea dela azaldu du Indok.

Seaskaren 40 urteko historia korapilatsua gogoraraziz, traba eta mehatxuak gainditzera deitu ditu hautetsiak. Ikastolen historian Reyren antzeko prefeta anitz egon direla  nabarmendu Seaskak. “Haiek joan dira, eta guk hemen segitzen dugu, sekula baino indartsuago lan egiten euskararen alde”.

Egoitza eta baliabide publikoak Seaskaren esku uztera deitu ditu auzapezak, murgfiltze eredua hautatu duten guraso guztiei eskaintza bermatu ahal izateko.