EHBEk Batzar Irekia egin zuen otsailaren 5ean Bilboko La Bolsa aretoan.

2011-01-31

Bertan, besteak beste, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalduntzean eman diren esperientzien berri eman zuen; Hik Hasik hainbat herritan egin diren curriculum proiektuak azaldu zituen eta Bilgune Feministak Hezkidetza Gida aurkeztu zuen.

 
 
EHBEk Batzar Irekia egin zuen otsailaren 5ean Bilboko La Bolsa aretoan.

Pasa den ikasturtetik hona, hausnarketa batean murgilduta izan gara Hezkuntza Mugimenduko kideak. 2009an Sarasateko adierazpena aurkeztu genuenetik, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko indarrak bildu eta batzen gaituena oinarri, elkarlana sustatzeko beharrizana agerian geratu dira burutu ditugun ehunka elkarrizketa eta bileretan.

Hausnarketa honetan oinarrituz, iazko ikasturtean, Hezkuntza Deialdiaren dinamikaren banderapean, Manifestaldi arrakastatsua egin genuen Bilbon Martxoaren 13an, HSNren alde eta inposaketen kontra. Argi utzi genuen herri honek bere hezkuntza sistema propioa eraikitzeko borondatea eta nahia duela.

Zoritxarrez, hezkuntzak egun duen egoera ikusita kezkatzeko arrazoi nabarmenak ere baditugu. Administrazio ezberdinetatik, herri honen biziraupen eta garapena arriskuan jartzen duten ereduen inposaketek aurrera darraite, atzerapausu nabariak gauzatzen ari dira lurraldez lurralde: eskolaren bidez ikasleek euskalduntzeko duten eskubidearen urraketa; hizkuntza ereduen politikaren porrota datu bidez baieztatua egon arren, A eta G ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzen da eta hori gutxi balitz euskara zokoratzen duten TIL eta Trilinguismoa abian jarri dituzte; curriculum arrotzen araberako balore, jakintza eta ezagupen nagusigo behartua, hezkuntza adoktrinamendurako esparru bilakatuz; gure herria irudikatzen ez duten mapen erabilera ikastetxeetan behartuz, adibidez; norberaren garapena kolektibitatean garatzeko baliabideak alboratzen dira eta ikasle akritikoak bultzatzen dituzten hezkuntza ereduen sustapena; etabar luze bat.

Hezkuntza herri proiektu gisa ulertzen dugu guk. Herri proiektua da, herri baten bizi- iraupenari nahiz garapenari egiten dion ekarpenagatik eta herriak hezkuntzari ematen dion osotasunagatik. Horregatik, herriz herri zein ikastetxez ikastetxe Hezkuntza Sistema euskaldun eta herritarrar baten aldeko dinamikak aurrera eramatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Aisialdi euskaldunaren aldeko lana, herriko curriculum proiektuen garapena, hainbat ikastetxetan euskararen normalkuntza bidean ematen diren pausuak... herriz herri ematen diren aldaketa horiek dira motore. Guraso, ikasle, irakasle zein herritarrak batzen gaituena idartuz, bildu eta bakoitzak bere esparrutik bultza eginez lortuko dugu!

Guzti horretaz aritu zen Hezkuntza Mugimendua aktibatu eta gorpuzteko, otsailaren 5ean, Batzar Irekia egin zuen Bilbon, La Bolsa aretoan. La Bolsako Batzar Irekian, Euskal Herri osoan pasa den ikasturtean Bilboko kaleetan sortu zen olatuari segida emateko oinarriak finkatzen aritu ziren. Segida hori, herriz herri eta ikastetxez ikastetxe Euskal Herri osoan gauzatu behar da. Horregatik, Batzar Irekian euskalduntzearen alde, Euskal Curriculumaren alde edota parekidetasunaren alde eman daitezkeen urrats praktiko andana aukeztu ziren. Bertan, besteak beste, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalduntzean eman diren esperientzien berri eman zuen; Hik Hasik herri ezberdinetan egin diren curriculum proiektuak ezaldu zituen eta Bilgune Feministak Hezkidetza Gida aurkeztu zuen.