Hasi dira HIK HASIren XVII. Udako Topaketak Pedagogikoak, Leioan

2016-06-28

Teoria eta praktika pedagogikoetan oinarrituta, hainbat gorputz espresiorekin, arlo emozionalarekin edota psikologia-gaiekin lotutako 8 ikastaro egingo dira Leioan ekainaren 30a bitartean, guztiak euskaraz

 
 
Hasi dira HIK HASIren XVII. Udako Topaketak Pedagogikoak, Leioan

Hik Hasiren XVII. Udako Topaketa Pedagogikoak izango dira aurtengokoak, eta bigarren urtez, aurten Bizkaian ere antolatuko dira EHUren Leioako Irakasle Eskolarekin elkarlaneann, EHUren Leioako fakultatean. Heziketa gaien inguruko teoriak eta praktikak izango dira ikastaron oinarri. Zehazki, hauek dira egunotan Leioan egingo diren mintegiak:

- Mindfulness eta TDAH: arreta barrutik lantzen, Virjinia Belategi Erain Hezkuntza Integraleko kidearen eskutik.

- Psikomotrizitatea: Aucouturier Psikomotrizitate Praktikaren proposamena Haur eta Lehen Hezkuntzan, Alvaro Beñaran pedagogo terapeutiko eta Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakasle nahiz Asefop-eko prestatzailearekin.

-Pedagogia Sistemikoa eskolan, Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal Haur Hezkuntzako irakasle eta pedagogia sistemikoan adituekin.

-Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak, Nerea Mendizabal psikopedagogoarekin.

-Eskola libre eta demokratikoak: etorkizuneko gizartea alda dezakeen heziketa-eredua, Ane Ablanedo Psikoterapeuta eta Bigarren Hezkuntzako nahiz NUPeko irakaslearekin.

-Nerea Redondo coach eta formatzailearekin.

-Laguntza Inklusiboa, Javier Monzon EHUren Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslearekin.

-Gorputzaren bidezarreta garatzeko teknikak, Naiara Gorroño pedagogo eta yoga irakaslearekin. Topaketen hasiera ekitaldiko argazkiak, hemen deskargatu daitezke.

Astelehenetik aurrera, Donostiako ikastaroen txanda

Uztailaren 4an, 5ean eta 6an Donostiako EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izango dira ikastaroak. Hain zuzen, fakultate honek eta HIK HASIk elkarlanean antolatu dituzten hamazazpigarren topaketak izango dira hauek. Urtetik urtera elkarlana sendotuz doa eta garrantzi handia ematen diogu horri. Hezkuntzaren munduan aritzen direnen arteko talde-lanaren eta koordinazioaren eredu bilakatu nahi dira topaketak, eta, gainera, pixkanaka elkarlan hori eragile berriengana ere ari da zabaltzen. Esaterako, aurten Euskal Herriko Pedagogia Sistemiko eskolarekin eta UNEDeko Luzaro psikomotrizitate eskolarekin ere ari gara elkarlanean. Aurrera begira ere gainerako erakundeak elkarlan horretarako batzera gonbidatu nahi ditugu, hezkuntza denon eginbeharra delako.