EIZAGIRRE, Ana: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?

1995-06-01
 
 
Pozik hartu dut hIK hASI hilabatekariaren berria. Hasteko hilabetekari honek guztion iritziak jasotzeko bitartekoak jarri beharko lituzke, nahiz eta aurrez jakin zenbait estamentu edota kolektiboren iritziak jasotzeko zailtasun gehiegi egongo dela.

Bestalde, une honetan kezkatzen gaituen arazoen artean, euskara zabaltzea eta sakontzearena dago, nola lortu euskara maila egokia hiri handietan, giro erdaldun eta... hori bata; eta bestea, aldiz, Bigarren Hezkuntzara pasatzerakoan euskal ereduetan galtzen den matrikulazioa ere gai garrantzitsua dela deritzot aurrerantzean aztertzeko.

Beraz, nire aldetik ahal dudan laguntza guztia emango dizuet. Bienbitartean har ezazue agur bero bat.