ORMAETXEA, Felix: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?

1995-06-01
 
 
HETELek, inongo ezpairik gabe, irakaskuntzaren euskalduntzearen aldeko apustu garbia egin du beti. Are gehiago kontuan hartuta Heziketa Teknikoa irakasmailarik erdaldunena dela. Beraz, oro har, ideiarekin bat nator, prozesu honetan lagungarri izan baitaiteke.

Azaltzen dituzuen asmo eta aldizkariaren eskemarekin ere bat nator, hilabetekariaren helburu, oinarri eta partaidetzan sakontzea interesgarria deritzot.

Gainontzeko batzordekideekin gaia kontrastatu ondoren, HETELen lankidetza osoa izango duzuelakoan nago.