GARMENDIA, Jesus: Zer iritzi duzu hilabetekari honi buruz?

1995-06-01
 
 
Irakaskintzan dagoen atomizazioa, gizartean ematen denarenaren ispilu, apurtzeko badator, eta hala omen dator; inolako aitapontekorik jaio eta garatu diren hainbat esperientzia aipagarri jaso eta ezagutarazteko balio izango badu, eta balio izango omen du; aurretiko beste zenbait aldizkariren ahaleginak bereganatuz eta osotuz pedagogia arloan euskal gune dinamikoa trinkotzen asmatzen badu, eta zertara letorke bestela?; orduan, noski, nire ongietorririk adiskidetsuena jaiotzera doan aldizkariari. Eta urte askotarako