27: Lan banaketa egokiagoak ezinbestekoak zaizkion errekurtsoak ahalbidetuko lizkioke Hezkuntzari ere.

1998-04-01
Bakoitzak eskaini denok izan dezagun horra benetako aberastasuna!
 
 
Gizartea mugi-tzen ari da. Langabezi eta prekaritate maila nabarmenki gu-txitu dezaketen proposamen ze-hatzak aurkez-tuta daude.

Euskal Herrian lan egin nahi duten bost pertsonetatik bat, hiru emakumetatik bat eta bi gaztetatik bat langabezian daude.

Datuak hor daude. Izen-abizenak dituzten zenbaki hauen gordinkeriak zer pentsatu eman behar digu. Proposaturiko neurriak gauzatzen badira, 100.000 lanpostu berri sortuko dira eta aldi baterako diren 150.000 kontratu finkotan bilaka daitezke.

Errealitate honen aurrean, bakoitzak beretik eskaini eta eman behar du gizarte askeago eta zuzenago bat gauzatuko badugu.

Eta Hezkuntza arloak badu zer esan eta zer eskaini: adinean gora doan kolektiboa gara eta lanaren zamak eragin latzak ditu gure osasunean. Gelako haur kopurua gutxituz, irakasle/gela ratioa handituz, irakasleen lan baldintzak berdinduz, irakasle euskaldunen beharra langabezian dauden irakasle euskaldunekin betez... lan banaketa bidezkoago bat ahalbideratzeaz gain, irakaskuntzaren kalitatea hobetuko genuke.

Begira iezaiogun orain gure gelari. Aukera ditzagun hamar ikasle EAEn esaterako: lauk ez dute lanik izango. Bost behin-behinekotasunean arituko dira eta batek bakarrik lortuko du lanpostu finkoa.

Curriculum, ikasgai eta gure jardunean elkartasun, eskubide, gizalegez... ari gara barra-barra. Baina gizartean ez dute honen isladarik topatuko. Eta langabezia, edo hobe esan, lan banaketa eza pairatu beharko dute.

Aukera aparta dugu gizartean sortzen ari den mugimenduarekin bat egin eta guk ere beste sektoreekin batera lan banaketa zuzenago baten aldeko ahalegina egiteko. Hezkuntza sektoreak eta gure osasunak eskertuko lukete. Eta ikasleriak gure esanetik baino gure eredutik ezagutu ahal izango du irakatsi nahi dizkiogun baloreen esanahia. Gure jarrerarekin hitzak edukiz bete ahal izango ditugu. Ba ote da irakaspen ederragorik?