042: Prestakuntza ildo berriak irekitzeko beharra gero eta nabariagoa da.

1999-11-01
Bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea...
 
 
P restakuntza, de-nen ahotan eta gogoan darabi-len gaia da. Az-ken garaietan zientzia oro har eta lan mundua jasaten ari diren aldaketa gogor eta azkarrei erantzun beharra dago eta profesionalak aldaketa hauei egokitzeko eta aurre egin ahal izateko ezinbestekoa da prestakuntza. Eta hezkuntza mun-dua ez da salbuespena.

Jada Irakasle Eskolan eta Fakultatean egindako ikasketak zaharkituta geratu zaizkigu. Teknologia eta ordenagailuek agintzen duten garai hauetan, sarri, norberak erantzun behar izaten die egunero maiztasun handiagoarekin sortuz doazen arazo berriei, eta borondatea izaten da bitartekorik garrantzitsuena, handik eta hemendik jasotakoekin batera.

Antza Administrazioa jabetu da behar hauetaz eta Langileen Etengabeko Prestakuntza bultzatu asmotan ahaleginak egiten ari da. Hezkuntzari zuzenago dagokionean, GARATU eta HOBETUZ planak hein batean norberaren prestakuntza asebetetzen ari litezke, eta urtero dirutza handia da hauetan inbertitzen dena.

Plan hauek beharrizanei erantzuteko bitarteko egokienak liratekeen edo nahikoak diren albo batera utziz, gure asmoa hemen beste hausnarketa ildo bat plazaratzea litzateke.

Prestakuntzak bi norabide beharko lituzke. Profesionalen prestakuntza alde batetik, eta Hezkuntza Erkidegoarena bestetik. Biak zein baino zein beharrezkoagoak eta funtsezkoagoak. Bata bestearen elikagai gainera. Baina neurriak hartzen ari ote gara herri bezala abiada bizian ematen ari diren berrikuntzetara gure herria, eta nola ez, gure Hezkuntza Sistema egokitzeko?

Lehenbailehen gaiari heldu behar zaio. Pedagogi teorietan sakondu behar da, teknologia berrien txertaketa aztertu behar da, garai berriei erantzuteko baliagarriak izango diren zeharlerroak ikertu...

Beharrezkoa da esfortzu bat egitea, talde bezala, Hezkuntza Erkidego bezala prestatzeko eta herri honen beharrizanei erantzungo dion Hezkuntza Sistema antolatzeko. Hiritarrak ez ditugu gaurko prestatu behar, biharko baizik. Etenik gabeko mugimendu honetan gure izatearen eta garai berrien egokitzapenaren arteko oreka bilatu behar dugu, bi belaunaldi atzera gera ez gaitezen. Hausnarketa bat behar da eta elkartrukaketa, eta behar bada hemen egongo da gure herriak hain beharrezkoa duen Hezkuntza Sistemaren, Euskal Curriculumaren oinarria.