IV. Hik Hasi Udako Topaketak <br />Uztailaren 1, 2 eta 3an burutuko dira Donostian

2003-04-01
 
 
Aurten, IV. hik hasi Udako Topaketa Pedagogikoak burutuko dira. EHUko Hezkuntza eta Teoria sailarekin batera antolatuta, 36 ikastaro jarriko dira interesatuen eskuragarri.

Aurrekoetan bezala, sailka antolatu ditugu eta ikus daitekeenez ikastaro berri ugari ageri da.



Teoria:

- Jerome BRUNER: hobetu al daiteke adimena?



Informatika:

- Gutxieneko informatika ez dakigunontzat

- Klik

- Web orria

- Power Point

-"SPC" hizkuntza ordenagailuaren bidez

- Ipuinak bizi-bizian



Espresioa:

- Alexander teknika

- Plastika adierazpena

- Euskal dantzak

- Antzerki KLOWN a

- Antzerkia nerabezaroan

- Euskaraz aritzeko jolasak

- Jolas kooperatiboak

-Euskal Soin Jarduerak (ESJ)

- Psikomotrizitatea

- Haurrentzako masajea

- Musika hezkuntza hastapenak herri kulturetan



Hizkuntza:

- Ahozko narraziotik abiatuta pozik eta gustura irakurtzera

- Literatur txokoa: Ramon Saizarbitoria, Gabriel Aresti eta Xabier Montoia

- Idazkera txarra? Ez, eskerrik asko

-Ahozko hizkuntzako trebaketa prebentiboa



Bestelakoak:

- Adimena berezko duten haurrak (supergaituak)

- Matematikaren historia eta filosofia

- Heriotza heziketan: galerak zentzu hezitzailean

- Gogo erabilketa

- Historiaren txokoa: gizarte zientzietarako laguntza didaktikoak: Arkeologia eta Historiaurrea

- Artearen txokoa: Jorge Oteiza

- Eskola baratza ekologikoa

- Zinema Eskolan

- Gaur egungo eskola sistema

eta irakaslearen rol aldaketa

- Ikaste komunitateak

- Euskal kultura tradizionala

- Hezkuntza aniztasunean: programazioaren bidez erantzunez

-Heziketa esperientziala: hezitzaileon sentsibilitate pedagogikoen lanketa

- Hezkuntza ebaluazioa



Matrikulazio epea:

Maiatzaren 1etik 23ra izango da.