Irudien manipulazioa: Trikimailuak, bitxikeriak eta 3Dko irudiak sortzea ordenagailuaren bidez

2007-06-30
 
 

Lehenengo saioan irudiekin muntaiak egingo ditugu, bai paperetan etai bai euskarri informatikoan erabiltzeko. Irudi manipulatuak ere egingo ditugu eskolako egunkarian, web orrian, paperezko txarteletan edo postal arruntetan kokatzeko.

Horretarako, Paint Shop Pro programak ematen dizkigun tresna sinpleez baliatuko gara argazki irudi batean nahi dugun elementua desagerrarazteko, kanpokoa gehitzeko, deformatzeko eta abarretarako. 

Erreminta paletatik erabiliko ditugun tresnak hauexek dira: 

- Begizta: eskuz edo ertz zorrotza aukeratzeko irudiaren zatiak. 

- Klonatzeko pintzela: irudiaren zatiak errepikatzeko edo “klonatzeko”. 

- Makil magikoa: kolore antzeko pixelak aukeratzen ditu. 

- Berrikutzeko tresna: bultzatu, desplazatu, argitu, erre, koloreztatu...

- Kapak lantzeko baliabideak. 

Bigarren saioan edo egunean Animation Shop programaz baliatuz Gif bizidun berriak sortuko ditugu eta Interneten agertzen diren gif animatuak aztertu eta landu ere bai. 

Marrazki edo argazki horietan neurriarekin jokatuko dugu, bisaiak aldatu, testuak gehitu, mugimenduak eman... Eraldaketa horiek zientzia arloan oso erabilgarriak izan daitezke: higidura lantzeko, makinen funtzionamendua adierazteko, bihotzaren mugimenduak ikusteko, mitosis prozesua aztertzeko... Hori dena irudi desberdinak gehituz egingo dugu. 

Gif bizidunei hondo gardena emango diegu web orrietan edo irudi baten gainean kokatzeko. 

Hiru dimentsioko irudiak lortuko ditugu bikote estereoskopikoarekin, efektu berezia lortzeko. 

“Ascii generator” programarekin erretratuak ascii kodean jarriko ditugu, hizkiz egindakoak.

 

Hirugarren saioan dauden irudiak eta bideoak betaurreko bereziekin (bi koloretako betaurrekoak, gorria eta urdin berdeska) ikusiko ditugu eta haiekin gozatuko dugu. Mila irudi baino gehiago daude eskueran bilduman.

Material berria ere sortuko dugu. Bikote estereoskopikoez (ezkerreko eta eskuineko irudiak) baliatuz edo argazki makina digitala erabiliz, aplikazio batzuei esker hiru dimentsioko irudiak lortuko ditugu. 

AnaBuilder, Anamaker eta Zanag programekin hiru dimentsioko irudi anaglifikoak izateratuko ditugu. 

Horrez gain, bi dimentsioko irudiak hiru dimentsioko bihurtuko ditugu. 

Euskal kartografia ere ikusiko dugu Er Viewer programaz baliatuz. 

Avi artxiboak erabiliz, movi maker programari esker anaglifoak lortuko ditugu. 

Interneten dauden helbideetan sartuko gara programa eta anaglifoen bila. 

Amaiera emateko, denok edukiko dugu aukera egindako lanak ikusteko.