Power Point

2007-06-30
 
 

PowerPoint aurkezpenak egiteko programa da, jakitun garenez. Halere, etekin handiagoa atera diezaiokegu beste planteamendu batzuk eginez gero. Zehazki, azalpen testuak lan ditzakegu; ipuinaren mundu magikoan sar gintezke: kontaketa, ulermena, irakurketa, arreta, idazketa… Gure hizkuntzaren gatza eta piperra diren esamoldeak jorra ditzakegu. Kanturako tresna egokia da programa hau.

Onomatopeiak, deskribapena, buru kalkulua, bertsogintza… eta abarrerako ere oso baliagarria zaigu.

Ikastaro honetara zenbait proposamen praktiko ekarri nahi ditugu Lehen Hezkuntza guztirako. Hiru eratako ariketa eta jarduera egingo ditugu programen eta jardueren inguruan. 

PowerPoint programaren emaitzak biziak eta entretenigarriak izateko, beste bizpahiru programa eta baliabideren laguntza ezinbestekoak dira: Photoshop eta audioa editatzeko programa; eskanerra, argazki-kamera, GIF animatuak, grabagailua, pendrivea, hiztegiak, liburuak, web orriak…

 

Photoshop:

- eskaneatu- paleta eta tresnen zenbait erabilpen: * irudia aukeratu, mugitu, lazoa, makila magikoa, moztu, pintzela, klonatu, ezabatu…* irudia kopiatu, eraldatu. Kolorea: kurbak, distira, kontrastea… kapak… filtroak…* irudiari hondoa kendu eta GIF bezala gorde* testua: filtroak, GIF gisa gorde

 

WaveStudio, audioa editatzeko programa:

- ahotsaren grabaketa (baldintzak)- musika zatiak egin- edizioa: ordenadorera bidali, isilunea txertatu, moztu, isilarazi, soinua biziagotu, bolumena igo eta jaitsi, nahasketak egin…

 

PowerPoint 2002 bertsioa:

- irudia txertatu edo hondoa landu- objektua edo irudia animatu- animazioa noiz jarri martxan- animazio-ordenak aldatu- soinuak txertatu (hainbat modu)

 

Azalpen testua:

Eta, nondik hasi? Bada, errazenetik. Azalpen testu bat nola egin ikasiko dugu. Eta horretarako, antzinako egiptoarrak eta erromatarrak gaiak aitzaki izanik, zenbait diapositiba lantzen saiatuko gara.

 

Esamolde jorran:

Ongi pasatuz, euskal esamoldeen mundua ezagutzea da helburua. 

Ipuina da abiapuntua. Ipuinean dauden ekintza eta egoerak ongi arakatu ondoren, esamoldeak txertatu behar dira ipuinean bere haria aldatu gabe. Eginkizun horretan, Koldo Izagirreren “Euskal lokuzioak” liburua oso baliagarria izango zaigu; berdin, erabili.com web orria, eta abar. 

Ikasleei zer egin behar dugun adierazi behar zaie: ulermena landu; ipuina bera eta esamoldeak marrazkitara eraman; eskanerra maneiatzen ikasi; guztien parte-hartzea bermatu; marrazkian gertatzen dena edo adierazi nahi duena idatziz eman hiruzpalau bat lerrotan; aurrez aipatutako istorio hori grabatu. Ikastaro honetan, dena egin ezin denez, ipuinaren abiapuntua alde batera utzi eta esamoldeen jorraketan murgilduko gara.

 

Ipuina piruliña:

Ipuin liburu bat ipuin digital bihurtuko dugu. Eta horretarako, hainbat material eta tresna eskura izatea komeni da: eskanerra, Photoshop, audioa editatzeko programa, ahots grabagailua (digitala hobe), GIF animatuak, soinu efektuak eta abar. 

Lau gaitasun eta hainbat jarrera eta sentimendu bultzatu nahi dira: mintzamena, ulermena, irakurketa, idazketa, arreta, parte-hartzea, poztasuna, motibazioa…Ikastaro honetan bi atal jorratuko ditugu: mintzamena eta ulermena hain zuzen, eta noski, elementu osagarriak albo batera utzi gabe: efektuak, GIF animatuak, ahotsa, musika ebakinak…