Carlos Pérez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak kritika gogorrak jaso ditu

2008-10-01
 
 
Carlos Pérez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak kritika gogorrak jaso ditu hezkuntza alorrean aurrekontu murrizketa izango dela iragarri eta gero. Nafarroa Baik salatu duenez, Pérez-Nievasek “ez du hezkuntza gizarteko oinarrizko zutabetzat hartzen”. Izan ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua da murrizketa gehien jaso dituenetako bat, eta NaBaiko ordezkariek esan dute, krisi garaietan hezkuntzan murrizketak egin beharrean, inbertsioak areagotu behar direla. Murrizketen artean, larrienetakoa Euskarabidean egingo dela salatu dute.  Izan ere, Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen jardunerako aurrekontua % 18 murriztu du.