Lanbide Heziketako titulua lan esperientziaren bidez ematea aztertzen ari da Espainiako Gobernua.

2008-10-01
 
 
Lanbide Heziketako titulua lan esperientziaren bidez ematea aztertzen ari da Espainiako Gobernua. Ikasketak amaituta ez izan arren, azken hamar urteetan hiru urteko lan esperientzia izan dela frogatuta, Lanbide Heziketako titulua eskuratu ahal izatea aztertzen ari da Espainiako Gobernua, Lanbide Heziketaren erreformaren barnean. Asko dira titulu ofizialik gabe lanean diharduten profesionalak, baina titulurik ez izateak haien lan mugikortasuna eta lanpostu hobea izateko aukerak mugatzen dituela ikusten dute. Titulua lortzeko hainbat froga egin beharko dituzte langileek, eta 21 urtetik gorakoek izango dute agiriak jasotzeko aukera.