Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aurrematrikulazioak iraun duen bitartean asko izan dira D ereduan matrikulatzeko deiak.

2009-03-01
 
 
Euskal Herri osoan eredu bakarra izan dadin, Eskolak Euskaldundu herri ekimenak hezkuntza sistema nazionalaren beharra aldarrikatu du, eta LAB sindikatuak, Euskal Herrian Euskarazek, Ikasle Abertzaleak taldeak, Sortzen-Ikasbatuazek, Euskal Herriak Bere Eskolak eta Anitzak, Euskal Herritik kanpo etorritako pertsonek osatutako herri ekimenak ere, bat egin dute eskaera horrekin. Aurrematrikulazioak berrikuntzak ekarri ditu aurten, horien artean, izan da, gurasoek seme-alabek zein erlijio ikastea nahi duten hautatzeko aukera izan dutela: katolikoa, musulmana, ebanjelikoa edo judua.