Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa negoziatzen hasi dira berriz

2009-04-01
 
 
Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa negoziatzen hasi dira berriz, eta martxoaren 11an bildu ziren Parisen. Ikasturte hasieran akordioa lortu zutela jakinarazi zuen Seaskak, baina, azken unean, Paueko Akademia Ikuskaritzak atzera egin zuen, akordiorik ez zela esanez. Orain, negoziazioei heldu diete berriz. Martxoko bilkuran Thierry Tesson Hezkuntza Ministerioko eskualde hizkuntzetarako aholkulariak, William Marois Bordeleko Akademia Errektoreak, Philippe Caerriere Paueko akademia ikuskariak, Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak eta Paxkal Indo Seaskako lehendakariak hartu zuten parte.