Iturrama institutuko beste hiru gaztek deklaratu dute

2009-05-01
 
 
Iturrama institutuko beste hiru gaztek deklaratu dute azken egunotan Nafarroako Lurralde Auzitegian “terrorismoa goratzea” egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala aginduta. Joan den irailaren 27an hasi zen dena. Ikasle batzuek Gudari Eguna zela eta, ekitaldia egin zuten eta AVTk salaketa aurkeztu zuen horren harira. Ondorioz, gazteak auzipetu egin zituzten eta zuzendaritza taldeko kideek dimisioa aurkeztu zuten geroago, ikasleen izenak poliziari eman izana egotzi zietelako. Auziak zabalik jarraitzen du eta institutuko ikasle batzuen gurasoek oharra atera dute, hori ixteko eskatuz.