Zer baliabide eskaintzen dituzte IKTek ikasleek elkarrekin lan egin dezaten?

2013-12-01
Esan dezakegu blogak (www. blogger.com edota www.wordpress. com) eta wikiak (www.wikispaces.com edota www.mediawiki.org) ­izan direla elkarlanerako tresnarik ­erabilienak. Dena dela, gaur ­egun badira beste hamaika aplikazio edo zerbitzu ere, ikasleei eta irakasleoi elkarlanean aritzen lagunduko digutenak. Egunero programa berriak sortzen direla kontuan izanik, edota daudenak hobetzen dituztela jakinik, guztiak aipatzea ezinezkoa izango litzateke. Beraz, sailkapen bat eginez, gutxi batzuk aipatuko ditut: 
 
 
Esan dezakegu blogak (www. blogger.com edota www.wordpress. com) eta wikiak (www.wikispaces.com edota www.mediawiki.org) ­izan direla elkarlanerako tresnarik ­erabilienak. Dena dela, gaur ­egun badira beste hamaika aplikazio edo zerbitzu ere, ikasleei eta irakasleoi elkarlanean aritzen lagunduko digutenak. Egunero programa berriak sortzen direla kontuan izanik, edota daudenak hobetzen dituztela jakinik, guztiak aipatzea ezinezkoa izango litzateke. Beraz, sailkapen bat eginez, gutxi batzuk aipatuko ditut: 
1) Ofimatika, grafikoak eta fitxategiak:
• GoogleDrive (https://drive.google.com): Google-en zerbitzu hau 2012an sortu zen, eta sarean dokumentuak gordetzeko eta sinkronizatzeko erabiltzen da bereziki. Dokumentuak partekatzeaz gain, elkarlanean edita daitezke, hau da, hainbat erabiltzaileren artean egin daiteke. ­Erabiltzaile bakoitzak 15 GB gorde ditzake dohain, eta memoria hori handitu egin daiteke ordainduz gero.
Sarean bertan erabil daiteke, hau da, inolako instalaziorik egin gabe, edo aplikazioa norberaren ordenagailuan instala daiteke, eta automatikoki sinkronizatuko dira dokumentuak.
Gainera, egun hainbeste erabiltzen diren sakelako telefonoetan instalatzeko aplikazioak ere badaude (IOS edota Android-erako).
• Dropbox (https://www.dropbox. com): hau ere fitxategiak biltzeko zerbitzu bat da. Horren bitartez, erabiltzaileek dokumentuak jaso eta sinkronizatu egingo dituzte sarean, eta parteka ditzakete. Ez bakarrik fitxategiak, karpeta osoak ere parteka daitezke erabiltzaileekin. Bertsio batzuk doakoak dira, beste batzuk ordainekoak, eta bakoitzak bere zerbitzuak ­izango ditu. Hau ere sakelakoetan instala daiteke, bai Android-etan, Blackberry edota IOS-etan (Apple). Biltegi hau oso erabilgarria da hainbat ordenagailutik ari garenean lanean, eta baita segurtasun-kopiaren bat beti sarean izateko ere. Komeni da segurtasun-kopien izenak argi izatea, bertsio zaharra eta berria ez nahas­teko.
2) Diapositiben aurkezpenak:
• Prezi (http://prezi.com): aurkezpenak egiteko maiz erabiltzen da zerbitzu hau. Lortzen den emaitza ­erabat dinamikoa izateaz gain, oso ­erakargarria da, eta fitxategiak erraz kudeatzen dira. Aurrez diseinaturiko txantiloi batzuk erabil daitezke aurkezpenerako, edota hutsetik hasi eta norberak egin dezake diseinua.
Kasu honetan ere sarean egin daiteke lan zuzenean, edota aplikazioa norberaren ekipoan instala daiteke (PC-an edota Mac-ean).
Partekatzeko hainbat modu daude. Alde batetik, esteka lortu eta guk nahi dugunarekin parteka dezakegu. Horrez gain, Facebooken bidez zuzenean gure horman ere jar dezakegu. Une batean geure ekipoan gordetzea ere interesatzen bazaigu, PDF moduan ere gordetzen du (agian aurrez aipaturiko dinamismo hori galduz) ­edota, interesatzen bazaigu, aurkezpen eramangarri bat gorde dezakegu.
Duela gutxi, beste hobekuntza bat ere egin dute: 10 pertsonak elkarrekin egin dezakete lan aurkezpen baten gainean (Meeting). URLa partekatuz egiten da hori, besterik gabe. Erabiltzaile bakoitzak bere pertsonaia (avatar) izango du, eta beste guztiek hori aldatzen ari den gunea ikusiko dute. Aldaketa horiek erabiltzaile guztiek denbora errealean ikusiko dituzte.
Meeting aukera hori doako bertsioak zein ordainekoak eskaintzen dute, baina aurkezpen horretan parte hartzen duten guztiek kontua izan behar dute Prezi-n. Hori da baldintza bakarra. 
3) Markatzaile sozialak:
• Mr Wong (www.mister-wong. es/): lanabes honen bitartez, elkarlanean egiten ari garen lan bateko lehen fase hori arindu daiteke, hau da, gaiaren inguruko informazioa bilatzen ari gareneko fase hori. Taldeko kide bakoitzak gaiarekin zerikusia duten gustuko webguneak gordeko ditu, ­eta zerbitzu honen bidez beste kideekin partekatuko ditu. Era honetan, ­elkarrekin oinarrizko bibliografia bat osa dezakete.
Markatzaile horiek era pribatu zein publikoan gorde daitezke, eta, ­era berean, talde pribatu zein publikoak sor daitezke. Horrez gain, beste norbaiten orrialde gustukoenak guregana ditzakegu haren lagun bihurtuta.
 
4) Giza sareak
Azken urte hauetan izugarri hazi da giza sareen erabilera. Asko gara giza sare bat edo beste bat egunero erabiltzen dugunak. Esperientzia asko ­egin dira urrutiko hezkuntzan tresna horiek erabilita, eta elkarlanerako ere lanabes interesgarriak dira ikasleentzat. Gazteen kasuan, esaterako, oso ongi ezagutzen dituzten tresnak izanik, gustura aritzen dira haiekin elkarlanean. Giza sareen artean elkarlanerako bi aipatu beharko bagenitu, Facebook eta Twitter izango lirateke.
• Facebook (https://facebook. com): erabiltzaile ugari dituen giza sarea dugu hau. Asko erabiltzen da, bereziki lagun zaharrak aurkitzeko eta haiekin harremanetan jarraitzeko. Dena dela, informazioa partekatzeko ere lanabes aproposa izan daiteke. ­Esaterako, Facebook-ek aukera paregabea eskaintzen digu gure orria sortzeko, hau da, taldearen web-orri bat (Fan page) izango litzatekeena.
• Twitter (https://twitter.com): ­Twitter, berriz, gizarte-sare eta microblogging-zerbitzu bat da. Zerbitzu horrekin, gehienez 140 karaktereko mezuak bidal ditzakete erabiltzaileek. ­Erabiltzaile ugariko Twitterra, azken finean, kazetaritza parte-hartzailerako da erabilgarria. Hainbat iturritako informazioa bilduz osa dezake norberak bere informazioa.
5) Bilerak egiteko:
• Doodle.com (http://doodle.com): maiz gertatzen da, elkarlanean aritzen garenean, taldekide guztiei ondo datorkien eguna eta ordua aukeratzea ez dela batere erraza izaten. E-postaren bidez, bakoitzak libre dituen edota ez dituen ordu eta egunen zerrenda egin dezake. Baina, gero, ­idazkari edota koordinatzaileari dagokio guztion egutegia hartu eta denei ondo datorkien hitzordua jartzea. Doodle-k antolaketa hori dezente ­erraz dezake. Kide bakoitzak bere ­egutegia jarriko du taula batean, eta ­era sinple batean ikusi ahal izango da taldekide denei edota ahalik eta gehienei ondoen datorkien data. Gainera, beste egutegi batzuk ere, Google Calendar (https://www.google. com/calendar/) esaterako, honekin sinkroniza daitezke. 
• Skype (http://www.skype.com): Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen duen programa hau ere asko erabiltzen da toki berean ez dauden pertsonen arteko bilerak egiteko. Deiak egiteaz gain, bat-bateko mezuak bidaltzeko, bideokonferentziak egiteko edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. Doakoa da zerbitzu hau, betiere, erabiltzaile guztiek softwarea beraien ekipoetan instalatuta badute. Dena dela, Skype Out-en bitartez deiak telefono arruntetara edota mugikorretara egin daitezke, aurrez ordainduz gero. Deiak merkeak dira, baina, egin ahal izateko, Internet bidez minutu-kantitate bat erosi behar da, eta erabili ahala gehituz joango da. 
6) Mapa mentalak eta elkarlanerako arbelak:
• Corkboard (http://corkboard. me): azken finean, maiz erabiltzen ditugun Post-it arrunten antzerakoa da, eta guk nahi ditugun kideekin era azkar eta erraz batean parteka daitezke. Horregatik, asko erabiltzen dira proiektu batean elkarlanean ari garenean. Sakelako telefonorako ere badago aplikazio bat.
• Mind42 (http://mind42.com/): Mind42 mapak egiteko aplikazio erabilgarri honekin, norberak bereak ­egiteaz gain, era errazean parteka daitezke besteekin, denbora errealean lan eginez. Editore guztiek gaitasuna dute gai berriak txertatzeko mapan, edota dagoena sakontzeko. 
Aipaturiko software horiek guztiek izena ematea eskatzen dute erabili ahal izateko. Zer esan nahi du horrek? Bada, erabiltzailea eta pasahitza aukeratu beharko ditugula bakoitzarentzat. Gomendio gisa, aurkitu pasahitzak gordetzeko gustukoen duzuen aplikazioa, eta gorde denak han. Horrek lana erraztu egingo digu.