IRAKURLEA AKTORE

2015-12-01

Bakarrizketa honetan irakurlea aktore bihurtuko da eta bere ahotsak hartuko duen eremua agertokia izango da. Irakurketa egiterakoan, bere buruarentzat egiten badu, bera izango da ikus-entzule bakarra, eta beste norbaitekin parteka-tzen badu, entzuleria zabalagoa eduki ahal izango du. Tira, berak erabaki dezala. Beno, irakurle, berak baino zuk. Bai, zu. Une honetan zu baitzara lerro hauen jabe, nahiz, autorea ni izan. Ni autorea eta zu aktorea, aktore anonimoa edo protagonista ezezaguna. Baina, ez badut protagonismoa nahi, zertarako antzeztu? Nik bizipenak, sentipenak eta abar partekatu nahi ditut baina ez nire egoa elikatu edo gogoa hustu nahi dudalako.

Andoaingo Ikastolan egin nuen antzerkia, lehen aldiz. Hamar-hamaika urte nituenenerako bagenekien an-tzerkian zegoela nire bidea. Epaiketa batean epaile izan nintzen bitan, ikasgelan eta Lizarrara egin genuen irteera hartan. Ikastolan egin genuen lehenengo saio hartan, antzezpen bihurriarekin harrotu egin nintzen eta handik egun batzuetara, Lizarrako kanpinean, nire eginkizuna ondo egiten saiatu eta epailearen antzezpena neurtuagoa egin nuen irakaslea berriz ez haserretzearren. Lizarrako antzezpena arrakasta-tsua izan zen eta horrekin ni pozik.Beste urte batean, gogoan dut gure irakasleak imitatu genituela irakasleen edo maisu-gelan girotutako antzerkitxo batean. Oso dibertigarria izan zen. Ondo pasa nuen eta primeran sentitu nintzen. Eta, uste dut antzeztea horrexegatik egiten dudala, ondo pasatzeko eta irudimenarekin aske jolasteko. Komikotasuna badut. Eta, erregistro dramatikoa atsegin dut baina ez dut gozatzen, nahiz eta drama egitea gustukoa dudan. Bitxia da ezta? Ez dut gozatzen baina egitea gustukoa dut.Tarteka, Ikastolarekin antzerkia ikustera joaten ginen eta ez ditut ahaztuko hamalau edo hamabost urterekin ikusle bezala gozatu nituen oroimenean jasoak ditudan “Adagio Violentisimo” (Andoaingo La Sallen) eta “Kakatua berdea” (Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean). Gero, ez nuen antzezlan bat ikusiko hogei urte izan arte. Bikotekidearekin batera hasi nintzen antzerkiak ikusten eta geroago bakarrik, askotan. Aita Manuel Larramendi Ikastolatik ia hemezortzi urterekin irten nintzen eta ondoren Gizarte Hezkuntzako ikasketak burutuko nituen. Ondoren, besteak beste Kale Hezitzailea izan nintzen hogeita sei urterekin antzerkia ikastera ausartu nintzen arte. Inoiz ez da berandu. Eta antzerkia lantzen lau urte behar izan nituen neure burua hamaika-hamabi urte nitueneko puntuan berriz aurkitu ahal izateko. Nik dakidala gaztetxoa nintzeneko garai haietan Andoain eta inguruetan ez zegoen Batxilergo Artistikoa ikasteko aukerarik. Egun, hogeita hemezortzi urte ditut eta dagoeneko antzezten, idazten, zuzendari lanetan, ekoizlten… antzerkian profesional zortzi urte egin ditut. Haur eta helduen irakasle ere izan nintzen bost urtez. Zenbat eta gehiago dakidala pentsatzen dudanean, orduan sumatzen dut zenbat eta zenbat geratzen zaidan ikasteke.Antzerkia amets bat zen niretzat eta idealizatu nuen. Aktore ezagunen ospea arrakastarekin erlazionatu eta haiengandik zenbat eta urrunago sentitzen nintzenetan porrot batean murgiltzen nintzen. Nahiz eta hamabost urteetako ikasketa eta jarduna falta zaidan, aurkitu dut nire tokia. Idealak hautsi zaizkit baina dirudienez “dagokidan toki horretan egoteak” balio dit. Urte honetan nik idatzitako hiru antzezlan estreinatu ditut. Prozesuen zailtasunei aurre egiten nekez ikasteaz gain, prozesuak gauzatzeak ematen duen ikasketa askotarikoa zein anitzaz jabetzen naizenetan sentitzen naiz arrakasta batean. Eta, bizitza bezala, arrakastaren sentipena ez da guztiz ederra, baina balio dit. Irakurle, idatzi honekin nire buruan edo pertsonan sartzeko aukera izan duzu. Hala, aktore batek pertsonaia lantzeko modu bat ezagutu edo ikasteko aukera izan duzu.