Hezkuntza akordioa, pauso bat gehiago

2007-05-07

Jende ugari gerturatu zen larunbatean Nazio Garapen Biltzarrak Ibaetako Fihezi fakultatean antolatutako jardunaldietara. Helburua, orain arteko hausnarketak eta ekarpen teoriko zientifikoak praktikara nola eraman daitezkeen adostea izan zen.

 
 
Hezkuntza akordioa, pauso bat gehiago

Hezkuntza akordioa, Euskal Herri osoan izan beharreko hezkuntza sistemaren gutxiengoak biltzen dituen oinarrizko akordioa da. 2006ko urrian plazaratu zen, NGBk bultzaturik hainbat eragiletako kideen artean adostu ostean. Bertan, Euskal Herriko hainbat hezkuntza esparrutan diharduten norbanakoak, hezkuntza gure herriaren eta bertako herritarren beharretara egokitzen ahalegindu ziren.

Orain arte hausnarketak, eztabaidak eta ekarpen teoriko-zientifikoak landu dira batez ere. Larunbaterako helburua ostera bestelakoa zen. Pausu bat aurrera egin eta Euskal Herriko heziguneetan praktikara nola eraman eztabaidatzea. Horretarako hiru bloketan banatu ziren, Publikotasunaren kontzeptu berria aztertzeko lan taldea, Hezkuntza komunitatean osatu beharreko komunitatea edo elkargunea aztertu zuen lantaldea, eta hezkuntza eskubideak landu zituzten lan taldea, akordioak biltzen dituen hiru atalen arabera.

Hezkuntza eskubideen lantaldean ostera, sei azpitalde egin ziren, eskubide bana jorratzeko asmoz: Euskal Curriculuma, Euskalduntze prozesua, emigranteen afera, unibertsitate sistema, hezkidetza eta partehartzea. Lan talde bakoitzak, hezigune desberdinetan hezkuntza eskubide horiek nola bermatu aztertu zuen.