hurbilekoak. buletina

2008-11-17

Kaixo denoi!

Zer moduz? Dakizuenez, joan den ostegunean HIK HASIko bilera izan genuen. Zortzi lagun elkartu ginen eta guretzat, garrantzitsua da ahalik eta jende gehien elkartzea, guztion artean esperientziak elkartrukatu, kezkak eztabaidatu eta gure jarduna aberasteko. Ahalegina egin nahi genuke bilerak gehienentzat erosoak izango diren egunetan eta orduan egiteko, eta zuen iritzia zein den jakin nahi genuke. Guk, bi aukera ikusi ditugu: bilerak astegunetan izatea, baina jendea berandu arte lanean egoten denez, ordua atzeratzea (19:00etan egitea), edota, bilerak, larunbat goizetan egitea. Zuen erantzunak jaso nahi genituzke, guztion artean erabaki bat hartzeko. Bitartean, hementxe duzue joan den ostegunean izandako bileran atera ziren ideia nagusiak biltzen dituen akta.

Zuen zain geratzen gara, beraz. Mila esker eta ondo-ondo izan!

 
 

Hauek dira atzoko bileran atera ziren ideia nagusiak:

Hik Hasi saria
-    Ideia interesgarria dela ikusten da.
-    Izena, saria bera izan liteke, edo beste bat.
-    Saria, zenbait pertsona Hik Hasik antolatzen duen bidaia pedagogikora  gonbidatzea izan liteke.
-    Epai-mahaia Hik Hasitik kanpokoa bada, hobe, eta adituak izan daitezela.
-    Babesleari dagokionez, berriz, editoreak izan daitezke eta agian bat baino gehiago izan behar dute.
-    Jendeak aurkez ditzala proiektuak sarirako, baina Hik Hasi ere joan dadila proiektuen bila.

Hik Hasi X. Topaketak eta jardunaldiak
-    Maiatzean beste jardunaldi batzuk antolatzea gehiegizko ikusten da.
-    Hainbat foro egiteko gaiak atera dira: curriculuma, konpetentziak, informatika, irakasleen prestakuntza (HUHEZI)…
-    Egoerari aurre hartu beharra ere aipatu da: zergatik hartzen dute parte prestakuntzarako saioetan HH eta LHko irakasleek eta ez DBHkoek?

Ideiak
-    Nola eman klase dibetigarriak?
-    Taldean hitz egiten ikasi / Komunikazio teknikak
-    Matematika
-    Logika
-    Marrazketa (Txitxi)

Hik Hasiren filosofia

-    Hik Hasi ez da eskola munduan behar bezainbesteko erreferentea, ez da Kataluniako Rosa Sensat, baina aspirazio horiek izan beharko lituzke. Hik Hasi zer den eta nora doan hausnartu beharko litzateke, beste anbizio bat behar du eta saria oso garrantzitsua da bide horretan.
-    Gure kezka izan behar da: nola egin Hik Hasi erreferentziala irakaskuntzaren berrikuntzan eta prestakuntzan?
-    Hik Hasik pedagogia egin beharko luke eta bide egoki gisa ikusten ez duenaren kontra egin beharrean, bere filosofiarekin bat datorren horri heldu, eta hori bultzatu: “hori ez da bidea” mezuari baino “bidea hau da” mezuari heldu behar dio.
-    Hik Hasik mugimendu izaera hartzen joan behar du, ez izatea soilik aldizkaria eta material eta gai interesgarriak jorratzen dituen elkarte bat.
-    Hik Hasi zabaldu beharra ikusten da, Gipuzkoatik atera beharra.  

Komunikazioa

-    Bide berritzaileak nahi ditugu, eredu berritzaileak, baina Hik Hasik sekulako lana eginda ere, horren hedapenik ez badu, gure eragiteko ahalmena oso mugatua izango da.
-    Hik Hasik irakasle guztiei, komunitate osoari zuzendutako eskaintza egin behar du.
-    Hedapen lana egiteko kolaborazioa bilatu behar da.
-    Ikastetxeetan jende erreferentziala topatu behar dugu (pedagogia arduradunak, adibidez) eta informazioa haien izenean bidali.
-    Irakasle guztiei eskainitako bloga sor liteke.
-    Publizitatea medio handietan egin beharra: Berria, Euskadi irratia…