Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak Legebiltzarraren aurrean

2010-02-18

Eskola Txikien gaia landu duen legez besteko proposamena dela eta, eskola hauetako ikasleak eta familiak bildu dira gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Eskola hauek mantentzea eskatzen dute familia hauek, euren borondatea errspetatzea eta irakaskuntzak bere ingurunearekin izan behar duen lotura. Gipuzkoako Eskola Txikien presidenteak, Izaskun Carrerak, familien eskaera errepikatu du “gure eskolak eta euren kalitatea babesteko, hezkuntzaren aniztasuna eta herrien bizitza bermatzeko modu egokiena bait dira”.

 
 
Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak Legebiltzarraren aurrean

Bertan egon dira Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak. Eskola osatzeko baldintzak betetzen dituzten arren, ezezkoa jaso dute euren eskaerek eta hori gutxi balitz, murriztu egin diete euren eskaintza. Zera adierazi dute:  “ez dugu nahi gure seme-alabak eskolara joateko despazatu behar izatea guztiz beharrezkoa dena baino gehiago. Gure eskoletan ikasleak gustora sentitzen dira, gure eredu pedagogikoak positiboki aztertzen dira Europa osaon, bigarren hezkuntzara pasatzean oso onak dira gure emaitzak, lankidetzan eta aniztasunean ikasten dugu”.

 “Zergaitik ez ditu onartzen Hezkuntza sailak aurreko gobernuek onartutako erabakiak eta Larrulgo eskola errespetatu? Lehen hezkuntza osoaren hedapena Zubietan? Itziarren eskola bat eratzea? Hartutako konpromesuak betetzea eskatzen dugu eta gure familiak nahi duten eskola aukeratu ahal izatea, legeak esaten duen moduan.

  “Gure herriak hazi egin dira familiak bertan gelditu nahi dugulako, asko konturatu direlako herri inguruetan bizitzearen abantailaz”. Herriak hasi egin dira (hiru hauek zehazki) eta eskolak ere hasi egin behar dira. Ez da egia 6-8 ikaslerentzako obrak eskatzen ditugula. 60-80 edo 120 ikaslerentzako obrak eskatzen ditugu.

 Eusko Legebiltzarrean egin den eztabaida eskertu nahi dugu eta gure leloa errepikatu: “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik” Gure eskolak mantenduz soilik lortuko da gure geografia osoko ingurune desberdinetan bizi ahal izatea.