XVII. Jardunaldi Pedagogikoak

2010-03-03

Ikastolen Elkarteak martxoaren 9, 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian antolatu ditu aurtengo Jardunaldi Pedagogikoak.

Aldaketa-prozesuak funtsezko bi tresnatan oinarritzen dira: berrikuntzan eta ebaluazioan. Bi tresna horiek irakasleen prestakuntzarekin eta talde-lanarekin osatzen dira. Horren haritik dator aurtengo  leloa BERRITU ETA HOBETU. Berritzeko ebaluatu egin behar da eta jasotako ondorioetatik hobekuntzak eta berrikuntzak proposatu.

 
 
XVII. Jardunaldi Pedagogikoak

Michael Fullanek azpimarratzen duen bezala, zera esan dezakegu: “Hezkuntzari begira, ez dago aldaketa funtsezkoagorik norbanakoaren eta erakundearen aldetik aldaketa ulertzeko eta aurrera egiteko gaitasunaren sentimendua lantzea eta hedatzea baino”.

                   Badakigu kultura berritzailea ikastolan  bertan sortu egin behar dela  eta horrela   aldaketak ematen direla.Orduan bakarrik bihurtzen dira aldaketa hauek  hobekuntza.

                  Horretarako, ezinbestekoa da irakasleek jarduerei buruz hausnarketa egin eta ordezko proposamen didaktikoak bila ditzaten. Ordezko proposamen didaktikoak probatu ostean eta proposatutako helburuak lortzeko bideragarriak eta eraginkorrak direla egiaztatu ondoren, ikastolaren  jarduera izatera pasako dira. Hezkuntza-erronka berriei aurre egiteko konpetentzia lortzeko eta erronkek sortzen dituzten arazoak konpontzeko, hezkuntza berriztatzeko prozesuekin lotura duen prestakuntza eman behar zaie irakasleei

 Hobekuntzak, ordea, aurreikusitako eta planifikatutako aldaketa sistematiko bat adierazten digu, ikastetxe osoak bere egiten duena, hain zuzen; kalitatea hobetzea du xede, eta, horretarako, berrikuntzak eta egokitzapenak eragiten ditu bai irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan bai ikastetxe horren antolakuntzan ere. Hobekuntzaren esparru naturala, beraz, ikastetxea eta praktika da.

 Eraberritzeko indarra gure eskuetan dagoela onartu eta indar hori aktibatzeko gogoa izan behar dugu.

Hiru egunen zehar, martxoaren 9,10 eta 11n, Europa Jauregian, bertaratuko diren profesionalen arteko iritzi eta ikuspegiak alderatzea,  eztabaida eta gogoeta bideratzea izango dute helburu.

  

Martxoak 9

 ·       Mikele Aldasoro and. Xabier Garagorri jn.

                  Euskal Curriculumaren garapen- prozesuaz arituko dira. Hiru edizio eskaini dizkiegu curriculumaren oinarrian dauden konpetentziei. Euskal Curriculumaren garapenaren prozesua ikastoletan zertan den azalduko digute, orain arte egindakoa, eta bereziki hemendik aurrera ditugun erronkak.

·       Lovainako unibertsitateko irakaslea den Xavier ROEGIERS jn.  gure artean izan dugu berriro ere. Konpetentzien ebaluazioa arazo egoeren bidez izango da bere jardunaren izenburua.. Ikasleen lorpenak ebaluatzeko, zergatik baliatu egoera konplexuaz jardungo du.  Nola jakin ikaslea konpetentzia jakin batean trebatua dela? Nola hartu konpetentzien multzoa, hurrengo mailara igaroko den erabakitzeko?

 Taldeko lana eta batera jartzea

 Arratsaldez :

·       Javier Murillo- Madrilgo unibertsitate autonomoko irakaslea izango dugu gure artean.Nor da ebaluazioen emaitzen erantzulea? Balio erantsiaren ikuspegirantz hitz egingo digu. Kanpo-ebaluazioaz arituko da eta ebaluazio horien bidez lortzen diren emaitzekin zeintzuk diren eta zein  hobekuntzak proposatzen diren ikas-irakats prozesuan. Emaitzak behar bezala interpretatu eta erabili behar dira.

·       2.hitzaldia Pisa Aitzakiatzat: Aukera baten kontakizun. Rafel Lemus Bartzelonako Cubelles Institutuko zuzendariaren eskutik etorriko da. Bigarren hezkuntzako institutu  baten kontakizuna dakarkigu. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko hezkuntzaren Psikologia sailak landu  duen GAPPISA tresna               ( ebaluazio-probak analizatzeko gida, Pisa ikuspuntuan oinarriturik) kanpoko-probak zein barrukoak  aztertu dituzte eta egindako gogoetaren ondoriok azalduko dizkigu.

 

Martxoak 10

Esan bezala, eredua eta egiteko moduak aldatzera doaz hezkuntzan; are gehiago, aldatzen ari gara, intentzio osoz, gainera. Baina zein irakasle-profil landu behar dugu eredu horrekin lan egiteko? Nolako prestakuntza beharko du, bai egun jardunean ari denak bai bihar-etziko irakasle belaunaldi berriak ere? Berrikuntzaren aurrean ohitura zaharrak albo batera uzteko eta egiteko modu berriei aurre egiteko behar den ausardiaz ere hitz egingo dugu bertan. Honi bigarren eguna eskainiko diogu.

·       Manu Aurrekoetxearen eskutik -Ikastoletako irakaslearen profilaren inguruan Ikastolen Elkarteak egina eta ikastoletan kontrastatutako proposamena. Irakasleen kalitatean oinarritzen da hezkuntza-sistema baten kalitatea. Zein irakasle mota behar dugu konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan lan egiteko?

 ·       Berrikuntzarako prest al gaude? Irakaslea berrikuntzaren aurrean.Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakaslea den Antonio Rodriguez de las Heras arituko da gai honen inguruan. Aldaketen aurrean zer jarrera izan behar dugun eta jarrera irekia aktibatzeko zer egin daitekeen aipatuko dugu.

 ·       Montserrak Venturak, Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak  norberaren garapenean etengabeko prestakuntzak duen garrantziaz arituko da  eta prestakuntza-esparrua harremanetan oinarritzen dela argi edukitzea zein garrantzitsua den azpimarratuko du .Talde lana bultzatu egin behar da, ikerkuntza eta berrikuntza erabat lotuta baitaude.

 

 Arratsaldez:

·       Zer dago lanaren atzean, Zer uzten duen agirian hezkuntzak Izenburu honen atzean  edozein lanean aurrez erabakitako sistema errepikatu besterik ez dugun egiten edota premisa berrietatik abiatuta ekin behar diogu ? Zer egin behar dugu hemendik aurrera?  Hobest Consultoresko  partaidea den Alfonso Vazquez arituko da gai honen inguruan.

·       Eguna bukatzeko esperientzi bat. Isabel Solana Dominguezek  Santa Mª La Blanca ikastetxeko zuzendari ordea dena  ikerketa pedagogikora zuzendutako prozesu baten murgilduta dagoen eskola batez jardungo du. Prozesu hori, hezkuntza-praktika, material eta metodologiak berritzean funtsatzen da.

 

 Martxoak 11

 Azkenik, ezinbestekotzat jotzen dugu aparteko gogoeta tarte bat eskaintzea Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiei, aldaketa eta berrikuntza prozesu honetan elkarkide bilakatu eta bitarteko indartsu bezala erabili beharrean baikara teknologiok. Eskola 2.0 Itsaso zabala, benetan, epe motzean mugimendu azkarrak ezagutzen ari dena; itxaropenak eta beldurrak paretsu sortzen dizkiguna, baina, zalantzarik gabe, ukaezinezko potentzialtasuna duena. Horretarako, ezinbestekoa da azpiegitura eta ekipamendu egokietatik harat, irakasleen prestakuntzarekin eta ikasmaterialekin bat datozen eduki digitalak izatea. Bide horretan ere aitzindari gara Ikastolok, eta, datorkigunari aurrea hartuz, ematen ar igaren urratsen berri emango dizuegu.

  ·       Josune Gerekaren eskutik Ikastolen IKT proiektua era abal batean ezagutzeko parada izango dugu.

·       Xabier Maizak berrikuntzaren ildotik Ikasweb plataformaren barruan erabilgarria izango dugun modulu baten berri emango digu. IKASTOLA irekia.Ikastoletako familiekin dugun harremana gero eta estuago izan dadin garatu den modulua aurkeztuko digu: notak, elkarrizketak, jangelaren eskaerak…kudeaketa errazteko bidean denon eskura dagoeneko.

·       Ikasys.Egun oso ezaguna den proiektua abian da ikastola gehienetan, 2000 ikasle inguru : ikasle bakoitzak bere ordenagailuan eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte. Lehen hezkuntzan hasi baginen, jardunaldietan DBH etaparako proposamena aurkeztuko digute Oihan Odriozolak eta Maite Gomezek.

·       Ikt konpetentziak ikas-arloetan  nola integratzen diren jakin nahi duten irakasleentzat proposamen zehatz  ugari ditugu : txanela.net, ostadar.net hauen aurkezpena  egileen eskutik etorriko zaigu: Emilio, Fultxo, Joxin, Petro, Arantza Arregi, ikastoletako irakaslea keta une honetan lan horretan dabiltzanak.

 

Arratsaldez:

  ·       Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako ordezkariek Eskola 2.0 planaren berri emango dute.

·       Bukatzeko eta gaia borobiltzeko mahai-inguru bat antolatu dugu. IKT inplementazio ikastoletan nola egiten ari da? Ikastoletako 4 zuzendari edukiko dugu gure artean.

 

 Eraberritzeko indarra gure eskuetan dagoela onartu eta indar hori aktibatzeko gogoa izan behar dugu.Seguru gaude oso urte gutxitan sekulako jauzia emango dugula ikastoletan. Lan bikaina egiten ar igara eta Jardunaldiak izango dira batetik gure Leihoa et abestetik gure gogoeta egiteko gunea.

 

Matrikula zabalik dago.www.ikastola.net-en bidez egin daiteke. Aurten ikasleentzako aukera 60€