Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA

2013-01-08

Beka horren bidez, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak.

 
 
Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA

Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz.
CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz abiatu ziren sariak.
CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

CAF-Elhuyar Sarien kategoriak:
Dibulgazio-artikulu originalak:
- Dibulgazio-artikulu orokorrak 2.000 €
- Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak 2.000 €
Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak 2.000 €
Zientzia gizartean sorkuntza-beka 5.000 €

Harremanetarako: cafelhuyarsariak@elhuyar.com