OinHerri, herri hezitzaileen jardunaldia Zestoan egin zen

2016-05-19

OinHerrik antolatuta, maiatzaren 21ean herri hezitzaileen jardunaldia egin zen Zestoako Herri Ikastetxean.
Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten diren hainbat praktika hezitzaile eta parte-hartzaile aurkeztu ziren, haien gainean gogoeta zen eta aurrera begira nola saretu aztertu zen.

 
 
OinHerri, herri hezitzaileen jardunaldia Zestoan egin zen

  

 

 

 

Maiatzaren 21eko OinHerri-ren jardunaldia

 

NON: Zestoako Herri ikastetxean.

 

EGITARAUA:

9:00etan: Ongietorria eta sarrera. Jardunaldiaren kokapena.

9:15ean: OinHerriren oin-harriak. Lorea Agirre

9:45ean: Herrietako aurkezpenak. Herrietan haurrekin eta nerabeekin egiten ari diren hainbat praktika parte-hartzaile.

-Zestoa: herri hezitzaile gisa lehen pausoak.

-Tertanga (Amurrio): haurrekin egindako euskararen jolasgunea.

-Berriatua: haurrek diseinatutako jolasgunea.

-Dima: haurren parte-hartzearekin egindako margoketak eta beste.

-Elizondo: baratze hezitzaileak.

-Mañaria: aurrekontu parte-hartzaileak haurrekin.

-Gernika: “Astra Txiki” kulturgune parte-hartzailea.

-Usurbil: haurren eta gazteen parte-hartzea hiri-antolamenduko plan orokorra egiteko.

-Orio: haurrak eta gazteak herri-curriculumaren garapenean.

-Otxandio: “Herri-ola” haurrak eta gazteak parte-hartzen.

 

11:30ean: Atsedena. Hamaiketakoa.

12:00etan: Lan-taldeak. Eztabaidarako eta adostasunerako guneak.

            -Bakoitzaren beharrak agertzea.

            -Beharrei nola erantzun hitz egitea.

            -Aurrera begira, herri hezitzaileen sarea antolatzea.

13:00etan: Denon batzarra edota bateratze-lana.

-Lan-taldeetan hitz egindakoa aurkeztea.

-Aurrera begira nola jokatu adostera jotzea.

-…

 

13:45ean: Jardunaldiaren laburpena egin.

14:00etan: AMAIERA.

 

14:00etan: BAZKARIA (aurretik eskatua izango dutenentzat soilik).

 

 

PREZIOAK

Hik Hasi, Hazi Hezi edo Irria aldizkarietako harpidedunek; Herri Hezitzailea lantzen ari diren herrietako kideek, eta, OinHerri osatzen duten elkartekoek, 10 euro.

Prezio arrunta: 20 euro.

 

BAZKARIA: Zestoako “Gurutze taberna”n bazkaldu nahi duenak: + 20 euro.

Menua: Entsalada eta fritoak denontzat + oilaskoa edo legatza aukeratzeko + postrea + edariak + kafea. 

 

Oharra: Zestoako BARBANTXO aisialdi taldeak Zaintza zerbitzua eskainiko du.