Urtarrilaren 28an hasiko da Pedagogia Sistemikoko formazioa, Bergaran

2021-01-14

Angelica Olvera zuzendari duen Mexikoko Doctor Emilio Cardenas (CUDEC) unibertsitatearekin hitzarmenean, Pedagogia Sistemikoko Formakuntza eskainiko da urtarrilaren 28tik aurrera Bergaran. Hiru titulazioa eskaintzen dira: Lehen mailakoa (Oinarriak), 2. mailakoa (Diploma) eta hirugarren mailakoa (Master ofiziala).

 
 
Urtarrilaren 28an hasiko da Pedagogia Sistemikoko formazioa, Bergaran

Formakuntza honen helburua Pedagogia Sistemikoak hezkuntza komunitateari eskaintzen dizkion baliabide eta aukera berrietan trebatzean datza. Ikuspegi sistemikoaren bitartez, eskola eta familiaren arteko ordenak landuko ditugu, ikaslearen inguruan sortzen diren dinamikak aztertuz, bere ongizaterako eta ikaskuntza prozesurako oinarriak sendotuz. Familia eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko baliabideak landuko ditugu, bakoitzak (irakasle,ikasle, guraso, …) gure tokia izan dezagun irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

Formakuntza euskaraz izango da, eta landu beharreko gaiak eta proiektuak euskaraz aurkeztuko dira orokorrean. Formakuntza honetan beste herrialde batzuetako esperientziak ere ezagutu ahal izango ditugu. Kasu hauetan saioak gazteleraz izango dira.

Izen-ematea eta informazio gehiago: begiradasistemikoa@gmail.com edo www.iaranasistemak.com

TItulazioa: 

Formakuntza 300 ordukoa izango da guztira, bi mailatan osatua: lehena 100 ordu presentzialak eta 50 ordu lan bideratuekin osatuko da, eta bigarrena beste horrenbesterekin

1. Maila: Oinarriak

Lehen urtean Pedagogia Sistemikoaren oinarriak landuko ditugu, ikuspegi sistemikotik abiatuta eskolan sortzen diren dinamikak ulertu eta bideratzeko modu integratzaileak landuz.

2. Maila: Sakontzea

Bigarren urtean, Pedagogia Sistemikoak eskaintzen dituen tresna eta baliabideetan trebatuko gara, mugimendu sistemikoen bitartez bai ikasleek eta baita irakasle, guraso eta beste eragileek bakoitzak dagokigun tokia hartu dezagun hezkuntza komunitatean eta ikaslearen ikaskuntza prozesuan. Bigarren maila burutzean Mexikoko Dr. Emilio Cárdenas (CUDEC) unibertsitateak "Diploma Universitario en Pedagogía Sistémica" egiaztagiria luzatuko die formazio guztia burutu dutenei.

3. Maila: Graduondoko master ofiziala

Aurreko bi mailak egiteak aukera emango du Master titulazio ofizialerako formakuntzan parte hartzeko (gradoa dutenentzat). Masterra honela osatuko da: 1.Alde praktikoa eta esperientziala CUDEC unibertsitatean bertan udaran egingo den ikastaro presentzialarekin (uztailak 16tik abuztuak 10era). 2.Alde teorikoa, ON LINE plataformaren bitartez (bi ikasturtetan zehar). Guztiarekin, Dr.Emilio Cárdenas unibertsitatearen “Master en Pedagogía Sistémica” titulazio ofiziala eskuratuko da.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, alderdi kognitiboei ezezik, pertsonarteko harremanei, komunikazioari, eta emozioei lekua egitea beharrezkoa zaigu gaur egun. Pedagogia Sistemikoa bateko eta besteko korronte pedagogikoek esandakoak integratu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan alderdi sistemikoari lekua egiteko helburuz sortu zen. Ikuspegi sistemikoak pertsona bakoitzaren sustraiak, nortasuna eta jatorria kontuan hartzen ditu, kontestua aintzakotzat hartuz, bakoitzak bere tokia izan dezan eta izan dezagun sisteman, eta ikasleak bere ahalmenak garatu ditzan gure presentzia eta laguntzaren bitartez. Gauza jakina da gauregun familia eta kultura aniztasun handia dugula jendartean eta, beraz, baita eskolan ere. Aniztasun hori aberastasun iturri da eskolarentzat, eta eskola-sistema are konplexuagoa ere bada horren eraginez. Gauzak horrela, irakasleok familia eta cultura aniztasun horri dagokion lekua egin ahal izateko erraminta eta estrategiak behar ditugu, familia-sistema kontuan hartuko duten erraminta eta estrategiak. Bada, horretara dator, hain zuzen, Pedagogia Sistemikoa. Bert Hellinger-ek familia eta giza harremanen inguruan egindako ekarpenak hezkuntza esparruan paradigma berri baterako aukera ematen du. Paradigma berri horrek hezkuntza errealitatea begirada zabalago batez ikustea ahalbidetzen digu. Begirada zabalagoa izateak familia-sistema, eskola-sistema, jendarte-sistema, kultura-sistema... kontuan hartzea eskatzen du. Bide honetatik, CUDEC unibertsitate mexikarrak pedagogía planteamendu berritzaile honen barnean azken hamarkadan garatu duen esperientziatik abiatuta, behin eta berriz ikus dezakegu ikasleek bizi dituzten ikaskuntza-zailtasun gehienek jatorri sistemikoa dutela; eta beraz, ikasleen ikaskuntza-prozesua oztopatzen duten zailtasun horiek bideratzen laguntzea da, hain zuzen, Pedagogia Sistemikoaren lehen helburu nagusia.