'Jirafaren hizkuntza' eta 'Psikomotrizitate erlazionala' ikastaroetako izen-ematea, zabalik

2022-06-07

KEB Komunikazio Ez Bortitzean oinarritutako online ikastaroa da Jirafaren hizkuntza. Komunikazioa eta harremanak eskolako elkarbizitzarako gako direnez, hori landu eta jarriko da praktikan Nerea Mendizabalekin.

Psikomotrizitate erlazionala Mapi Urrestik bosgarren ikasturtez emango duen urte osoko formazioa da. Psikomotrizitateak joko librean du oinarria eta kasu honetan, aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako baliatuko da. 

Bi ikastaroetako izen-ematea zabalik dago. 

 

 
 
'Jirafaren hizkuntza' eta 'Psikomotrizitate erlazionala' ikastaroetako izen-ematea, zabalik

Komunikazio Ez Bortitzak argi uzten du irakatsi nahi dugun guztiaren oinarrian erlazioak daude. Eta harremanak landuz, ikasketa esanguratsurako eta bizitzarako zubateak jarriko dira. Emozioak, harremanak eta ikasketa, horra hor elkarrengan eragina duten hiru elementu; horiek landuko dira ikastaroan. Eskolako egunerokotasunean, ikasle-irakasle harremanetan, irakasle-irakasle arteko erlazioetan eta ikasleek euren artean dituzten hartu-emanetan, erosoago, elkarrengandik hurbilago eta elkar gehiago ulertzen laguntzen du KEBak.

Ikastaroa Nerea Mendizabalek emango du. Komunikazio Ez Bortitzean hezitzaile eta aditu da eta urteak daramatza irakasle zein gurasoekin KEBeko ikastaroak eta formazioa ematen.

Ikastaro honetan urritik ekainera bitartean 9 online saio izango dira, 10 bideo eta audio, eta ikasleekin egiteko hainbat proposamen praktiko.

Psikomotrizitate erlazionalak joko librean du oinarria. Aktibitate honen helburu nagusia haurrak ondo pasatzea da. Haurrari jolasgune bat eskaini nahi zaio libreki, minik egin gabe, nahi duen jolasetan aritzeko. Haurra mugimendu librean, jolas librean, bere garapen integrala bideratzen du (garapen afektibo, emozional, kognitibo, motor, sozial eta morala). Bestalde, harremanak (helduarekin edota beste haurrekin) garatzeko parada ere izango du. Haurrak arriskurik gabeko espazio batean jolastuko du libreki eta bere jokoan bere inguru familiar, eskolar eta sozialean gertatzen diren arazoak eta gatazkak islatu egingo ditu. Jolasaren bidez bere zailtasunak aterako ditu eta ahal den neurrian Psikomotrizitatearen laguntzaz gertaera hauek landu eta gaindituko ditu. Bestalde, leku askotan egin ezin dituen gauzak egiteko aukera izateak egunerokotasuneko gertaera eta betebeharretan lasaitasuna emango dio. Psikomotrizitate gela, haurra minik eman gabe, sentitu eta nahi duena egiteko lekua da, haurrak diren bezala azaltzeko espazio librea. Beraien beharrak, nahiak, desioak ateratzeko lekua. Haur osasun orekatua bideratzen duen prebentzio tresna da, haurraren garapen afektibo emozional osasuntsua bideratzeko, etorkisunean nortasun orekatu bat bideratzen duena. Psikomorizitateak haurrari bere nahia eta desioarekin konektatzen lagunduko du. Haurra libre sentituz bere jolas plazerran sartu eta bere nahi edo desio kontziente eta inkonzienteak bideratuko ditu. Bere nortasuna eta kreatibitaea adierazleak ateratzen lagunduko du. Zer den eta zer nahi duen hauta dezake espazio honetan.