Errigorarekin bat egiteko aukera, azaroaren 10era arte

2022-10-28

Urriaren 22tik azaroaren 10era luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ikastolek haurrak euskalduntzen segi dezan, Aek-k helduen alfabetatzea susta dezan eta Sortzen-ek D eredua bultza dezan ezinbestekoa da udazkenoroko Errigoraren kanpaina hau ere.

 
 
Errigorarekin bat egiteko aukera, azaroaren 10era arte

Urriaren 22tik azaroaren 10era luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu ditugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu dugu.

"Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

Agerraldia egitasmoa bera oso adierazgarria da bat egiteko garaiotan, euskarari hauspo berria emateko askotarikoen mugimendua den neurrian. Bada Agerraldiak bitartekoak izan ditzan, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko ikastolek haurrak euskalduntzen segi dezan, Aek-k helduen alfabetatzea susta dezan eta Sortzen-ek D eredua bultza dezan ezinbestekoa da udazkenoroko Errigoraren kanpaina hau ere.

Ager topaketa Azkoienen izanen da Azaroaren 5ean

Azkoienen (Nafarroa) izanen dira Ager topaketak, datorren azaroaren 5ean. Helburua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskaldunak batzea da eta baita euskararen erabilera bultzatzea ere. Antolatzaileek topaketa eztabaidagune bilakatu nahi dute, guztien esperientziak partekatzeko.

Goizean tailerrak izango dira, gai hauei buruz: gazteak, hezkuntza, kirola, kultura, erakundeak eta komunikabideak. Parte hartzeko ezinbertzekoa da aldez aurretik izena ematea: Errigorako webgunearen bidez egin daiteke. Tailerrak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira. Eguerdian bazkaria antolatu dute. Arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta pilota partida izanen dira, eta ondoren, kontzertuak.