Plaza Hutsak-ek otsailaren 4rako antolatu duen jardunaldian hezkuntza arloan Reggio Emiliako, Finlandiako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemak izango dira aztergai

2023-01-26

Jardunaldiaren helburua herrigintzan ari diren herritarrei agertoki bat eskaintzea da, gai desberdinen inguruan hausnartzeko eta elkarren artean saretzeko. Herrigintzaren inguruko hitzaldi nagusiaz gain, hainbat arlotako tailerrak egingo dira, eta tartean hezkuntzakoa.

Hezkuntzako tailerraren helburua hezkuntza sistema propioaren aldeko bidean ekarpen berri bat egitea da. Une honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan adostutako hezkuntza akordioak lege berri bat egiteko bidea ireki du. Euskal Herrian bizi den aukera berriaz jabetzeko, informatzeko eta hausnartzeko plaza izan du jardunaldiak eta horretarako, euskal hezkuntza sistema eraikitzeko, mundu mailan erreferenteak diren sistemekin alderatzea proposatzen dute, urratu nahi den bideaz jabetzeko, eta non gauden eta nora joan nahi dugun jakiteko. Fokoa gaur eguneko korapilo eta eztabaidetatik altxatu, eta Europako beste estatu eta herrialde batzuetan arazoak arrakastaz nola konpondu dituzten ezagutzera eman nahi da eta espainiar/frantziar hezkuntza sistemak baino askoz eredu hobeak badirela ikusisarazi.


 

 
 
Plaza Hutsak-ek otsailaren 4rako antolatu duen jardunaldian hezkuntza arloan Reggio Emiliako, Finlandiako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemak izango dira aztergai

Horretarako, hiru aurkezpen izango dira otsailaren 4ko jardunaldian:

  • Finlandiaz asko dakien Joseba Ossa.
  • Reggio Emiliako hezkuntza sisteman aditua den Alfredo Hoyuelos.
  • Eta Finlandia eta Reggio Emiliako esperientziak eta Euskal Herrian egiten ari garen ibilbidea zein puntutan gurutzatzen  diren azalduko duen Nora Salbotx HIK HASIko kide eta Amaiurko eskolako maistra.

Jardunaldian Burlatako kultur etxean izango da eta izen-ematea irekita dago. Informazio gehiago plazahutsa.eus-en eta bideo honetan.