Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

2023-03-14

Jordi Mateu Zoritak Lehen Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldian parte hartuko du. Nolako Lehen Hezkuntza behar dugu? galderari erantzungo dio bere hitzaldian. Mateu irakaslea da 1990etik, psikolinguistikan graduatua eta psikomotrizitatean trebatua, Kataluniako eta Kaliforniako hainbat eskolatan lan egin du. Hezkuntza aktiboko eta bizipeneko eskolen Xell sarearekin kolaboratu du. Donostian egingo den jardunaldiko izen-ematea zabalik dago

 
 
Jordi Mateu: "Hezkuntza aktiboa ez da metodo bat; hezkuntza aktiboa jarrera bat da"

Jordi Mateu Zorita  izango da Lehen  Hezkuntzako Hobetzeko prest! jardunaldiko hizlari nagusietako bat, Karmele Perez Lizarralderekin batera.

"Duela urte batzuetatik hona, hezkuntza-sistema aldatzen ari da. Eskola tradizionalaren eredua eskola aktiboago bati leku egiten ari zaio, non haurrek proiektuka ikasten duten, testuliburuetatik haragoko materialak erabiltzen dituzten eta jarduerak hautatzeko aukera gehiago duten. Hezkuntzaren berrikuntza bultzatzen ari den korronteetako bat eskola bizia da. Haurra osoki aintzat hartzen duen begirada bat da. Baina haurrari begiratzeko, hezitzaileak bere buruari begiratu behar dio aurrena, hezkuntza biziaren printzipio hauetan oinarritua:

 

• Hezitzaileak eskolan ongi sentitu behar dira (erlaxatuak, onartuak eta ikastetxearekiko atxikimenduarekin), eta gainerako kideak zaintzeko ere baldintzak sortu behar dira.

• Bizitzen ikasteko eta beren pertzeptibo egoteko prozesu etengabean egon behar da, horrela, ulermen intimoak sortzeko baldintza pertsonalak eraikiz.

• Hezitzaileek euren burua barnetik eraikitzeko aukera bizi behar dute, euren iniziatibari eta autonomiari leku egin behar diete, eta ikastetxearen kudeaketa kolektiboan inplikatu, demokrazia inklusiboaren planteamenduetatik

• Euren gaitasunak eta konpetentziak garatzeko formakuntza prozesuetan murgil daitezela.

• Sentiberak izan daitezela, jabetu daitezela eta konprometituak egon euren inguru natural eta sozialarekin

• Bakean egon daitezela euren familiekin eta goza dezatela beste familiekiko komunikazioarekin eta garapenarekin

• Izan dezatela hausnarketa pertsonal eta kolektiborako jarrera, bai euren praktikari buruz eta baita euren jokaeren atzean dagoen mundu-ikuskerari buruz ere.

Honako hau jorratuko du Jordi Mateuk Hik Hasiren jardunaldian:

Euskal Herrian eraldaketa pedagogiko ziklo berri bat hasi da martxan. Haur Hezkuntzan hasi da eraldaketa, batez ere, Mugimendu Autonomoa, Zirkulazio Autonomoa, Ekosistema bidezko lana... deitu izan zaionaren bidetik. Esan genezake Haur Hezkuntzan, oro har, erraz inplementatu dela eraldaketa, baina Haur Hezkuntzako haur horiek Lehen Hezkuntzara iritsi direnean... Zer egin Lehen Hezkuntzan? Haur Hezkuntzan bezala lan egin? Lehen Hezkuntza osoan berdin? LH1en eta LH6n metodologia bera mantendu?

  • Zer behar da Lehen Hezkuntzan? Erabateko eraldaketa ala etengabeko hobekuntza?
  • Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan dena berdin? Zer manten liteke? Eta, zer aldatu?
  • Nola hasi? Paretak bota, espazioak berrantolatu eta zuzenean anbiente bidezko lanean hasi? Lehen Hezkuntza guztian anbienteetan lan egin? Erabateko iraultza ala poliki-poliki hasi? Nola zaindu profesionalak aldaketa horretan?
  • Zer izan kontuan gure esku-hartzea planifikatzerakoan? Helburuak, egitura pedagogikoak, gure esku-hartzea?... Zer egin curriculumaren eskakizunekin? Nola uztartu legea betetzea eta eskola aktibo eta biziak izatea?