Seaskak "elkartasun uholdea" behar du ekaitz erauntsiak mugatutako Herri Urratsen ondoren

2023-05-15

Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzekoak ziren atzo Seaskako ikastolak Senpereko lakuaren inguruan, baina bezperako ekaitza uholdeak festa "mugatua" egitera behartu zituen. Aurreikusitako gune asko ezin izan zituzten ireki segurtasunagatik, eta bestari 12:00etan eman zitzaion hasiera, ohi baino beranduago. Ondorioz, ezinezkoa izango zaie jaiak berak sorturiko gastuei aurre egitea eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Elkartasunerako deialdi zabal bat egin diote euskal jendarte osoari.

 
 
Seaskak "elkartasun uholdea" behar du ekaitz erauntsiak mugatutako Herri Urratsen ondoren

Ekarpen ekonomikoa egiteko aukerak ireki dituzte, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Honako bideak zabaldu dituzte:

 

  • Bizum bidez (Hego Euskal Herrian soilik). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean 'HERRI URRATS' idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.

 

  • Honako kontu korronte hauetan dirua sartuta:

 

-Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819 

-Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197

-Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332

-Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

 

 

Jendartearen laguntzari eskerr "zubiak eraikitzen jarraitu ahal izango dugu, eta jadanik eraikita dauden zubiak indartzen", adierazi dute Seaskatik. "Ekaitzak ez ditzan Herri Urrats eta euskara Iparraldean ito, egin dezagun elkartasun uholdea!".