Ikastetxearen hezkuntza asmo nagusiak

1995-12-01
 
 
Oro har ikastetxearen barne baldintzak, irakaskuntza- ikaskuntza jarduera norabidetu eta zuzenduko duen multzoari deitzen diogu horrela. Mutzo hori berriz, funtsezkoa bezain elkarmenpeko diren hiru esparruk osatzen dute:

1. Hezkuntz Asmoak-H.A edo zertan oinarritu.

2. Hezkuntz Egitasmoa-H.E edo zertan bihurtu.

3. Barne Arautegia-B.A edo nola antolatu ikastetxeko hezkuntza.

Orain, tarte honetara dakargun eskaintza, ez da adigai hauen eremu zabala eta sakona azaltzea, baizik eta hiruretariko bat den H.Ak hartuz, bere ezagutzarekiko abiapuntu ziur bat finkatzea. Honen helburu orokorra berriz, nahiz eta tarte laburrean kokatu behar izan..., Euskal Herrian zehar, hezkuntz elkarte ezberdinak osatzen dituztenentzat; nola euskal ikastetxegintzaren hedapen inguruan buru-belarri dabiltzanentzat, hezkuntz ekintza mota bat aukeratu eta bideratzerakoan, H.Ak esparruekiko kontuan hartu beharreko zerikusiak aztertzen laguntzeko balioko luke; bereziki ikastetxeetako ardura nagusia dutenentzat, "hasiera-hasieran" egin beharreko gogoramenetarako azter-tresna tekniko bat eskaintzea suposatuko lukeelarik.

Ikastetxeak, hezkuntz helburu batzuk betetzeko antolatzen diren erakuntzak ditugu. Aldez aurretik onartzen diren helmuga edo xedeak lortzeko antolatzen den bitarteko multzoari "erakuntza" deitzen zaio. Hezkuntzaren eremuan ikastetxeak, giza eremuetako erakuntzen antzera (ekonomia, politika, kultura...e.a), lehenik eta behin, giza bitartekoen inguruan antolatzen hasten dira, gero baliabide material zein funtzionalen beharrean izaten baldin badira ere.

Orokorrean, "erakuntza" hitza, adigaia bezala, gutxieneko helburu batzuen inguruko adostasuna adierazi nahirik, zenbait ekintza burutzeko elkartzen den giza talde multzoaz ulertzen da.

Edozein ikastetxe, "erakuntz hastapen orokorren" ildotik ulertu eta garatu daiteke. Erakuntzak legerik ba ote duen ala ez, aspaldiko kezka dugu.

Joan den mendearen berrogeiko hamarkadan hasi eta gaur arte, erakuntza teoriak agertu eta eskola eremura zabaltzen saiatzen dira, ondorioz, ikastetxeak hainbat eratara ulertu ahal izango direlarik:

1. Ikastetxea, enpresa bezala (Fayol, Taylor...).

2. Ikastetxea, hezkuntz elkarte bezala (Argyris, Mayo...).

3. Ikastetxea, burokrazia bezala (Weber, Etzioni...).

4. Ikastetxea, botere eta askatasun toki bezala (Neill, Freire, Ferrer Guardia, Oury, Lobrot...).

5. Ikastetxea, kultura erakuntza bezala (Ouchi, Freire...).

6. Ikastetxea, sistema baten moduan (Bertalanffy, Colom...).

Â…

Oro har, erakuntza guztiek kalitatearekiko arroka bizian lan egiten saiatzen dira, bai helburuen zehaztapen eta eraketaren bidez, bai erakuntza bakoitzaren naturazko izatea aztertzetik edo baita kanpo eta barne erakuntzaren baldintzak antzematetik abiatuz ere (...). Eta, hezkuntz erakuntza, ikastetxe bat alegia, kalitatearen zeinupean antolatzen den ala ez jakiteko, garapen urratsak jorratzen hasi aurretik, egitasmo bihurtzea lortu dutenek sorturiko "Hezkuntz Asmo Nagusiak" aztertzea derrigorrezko baldintza bilakatzen da. Hauek onuraz eta eraginkortasunez betetzen badira, eta hori kontrol teknika zehatzak erabiliz jakin daiteke, uste eta esan dezakegu, hezkuntz erakuntza bat ona dela.

Batzuen ustez, ikastetxe baten hezkuntz ondorioen zergatiak somatzetik eskuratu daitezke erakuntz mota hauen legeak.

Orokorrean, legeen alor mailan, edozein erakuntzetan, hastapen ondorengo hauek onartzen direla esan genezake:

1. Elkarren arteko interesen hastapena.

2. Agintearen beharra talde izatearen arabera. Beti ere aginte hau, ikuspegi filosofikoetatik ulertuko da, indar moral bezala, presio jokoetatik urrun eta beraz, taldeak eskatzen duen erako agintea sortuz. Honen aurkako agintea, boterearen ikuspegitik sortzen dena da, eta ez du balio erakuntza baten ekintzak biribildu eta batezbestekoa eginez, erakuntza batek sinistu eta nahi dituen helmugak lortzeko.

3. Egitasmoen aurkezpen eraginkorraren hastapena. Arazoa, taldeak edo hezkuntz elkarteak onartu dituen helburuak erabilgarri bihurtzean datza.

4. Barne lotura. Egitasmoak eta helburuak ekitaraztea, guztien artean sumatu den iparra ez galtzea suposatzen du, guztiak xede edo helmuga batzuk betetzeko ezinbestekoak izango baitira. Koordinaketaren beharra ezinbestekoa da, solasa eta komunikazio gaitasuna eskatzen du hemen, guztien jakinaren gainean ontzat jo diren urratsak garatu ahal izateko.

5. Enbor nagusia, helmuga trinkoak dira, baina adar berri bat jaiotzen den heinean, aginte bide berri bat ere sortu beharko da, hots:







M. Jaione Apalategi (1. irudia)



6. Eginbeharren mugaketa. Lan talde zein elkartea osatzen duten guztiak esku artean dituzten betebeharrak burutzeko, ekintza mota eta zereginarekiko bata bestearen berri, zehatz-mehatz jakin beharrean daude.

7. Muga zabaleko saila edo sail guztien ardatza norabidetuko duen hastapena. Honetan, sail bakoitzeko koordinatzaileak biltzearekin, edo harremanetan egotearekin, nahiko da.

8. Lerro edo ekintza berdin bat burutzen dutenak. Eta "staff"-(0)- edo honen aholkularitza taldea tankerako erabakia hartzea da erakuntzaren lege barnean gomendagarri agertzen zaigun beste bide bat, eta grafikoki honela adierazten da:





M. Jaione Apalategi (2. irudia)

9. Azkenik eskuharmenaren hastapena dugu aipagai. Hau ongi bideratzeko, lehen eta behin ulertu behar dena zera da: guztien ondasuna, norberarenean dagoela.

Hastapen guzti hauekiko adostasuna lortuz gero, erakuntza guztien hurrengo arazo larria nortasun juridikoa topatzearena da eta bere ezaugarriak honelakoak izaten dira:

1. Erakuntzaren nortasun mugaketa.

2. Jabegoaren zehaztapen bat ere behar izaten da, lehenengo ezaugarriarekin batera ikastetxearen erantzukizuna izango duelarik.

3. Erabaki hartzearen mugaketa zehatza.

4. Ikastetxearen helburu mugaketa: hezkuntz asmo nagusien urratsak azpimarkatu eta bideratu.

5. Barne antolaketa orokorra bezain goi mailakoa landu.

6. Azken erabide eta deuseztatzearen arrazoi mugaketa.

Ikastetxeko "jabego" eta "erabaki hartze" ezberdinak eratzen diren neurrian, nortasun juridiko ezberdinak sortuko dira eta guztiak zuzenbidetza zientziaren eskutik mugatu behar izaten dira.

Ondoren, ikatetxearen izaera nahia izango da eztabaidagarri, hau berriz ikastetxe bateko hastapen ideologikoak biltzen duen agiria dugu, eta nahiz idatzirik ez egon edo hezkuntz elkartea osatzen dutenen artean konzientziarik ez izan, ikastetxe guztiek, gogoeta berezien araberako hezkuntza eskaintzen dutela usteko dute.

Honen guztiaren ondoren, eta ez lehenago, uler daiteke ikastetxe ereduari buruzko eztabaida, zein herri eskolaz zein jabegodun eskolaz.

Ikastetxeko H.Ez aritzeko garaia berriz, H.Aren gorabeherak ulertutakoan heltzen da, B.A., zuzeneko euskarria, burutzeko.

Gure ikastetxe eta hezkuntzaren ikuspegitik aztertuz gero, aipagai ditugun adigai hauen irakurketa eta beraz barneraketa, nahitanahiez, bi baldintza urratzetik garatuko dira:

Batek agerikoa denaren irakurketa bai baina, batik bat ezkutukoa edo burutu dutenen asmo nagusien jabekuntza eskatzen du, eta bestea dagoeneko ez da nahikoa, nahiz eta behar-beharrezkoa izaten jarraitu. Borondate edo kemen hutsez diogunari aurre egitea, ezta pentsatu ere... Heziketa berezia dutenen eskuharmena eskatzen du, hezkuntz kultura eta teknologian jantziak, hain zuzen ere!