SAN JOSE DE CALASANZ, Donostia: A eta B ereduetatik D eta B ereduetara

1997-06-01
Ikastetxe publiko gehienak A eredua eskainiz sortu ziren. Urteek aurrera egin ahala, ordea, B eredua ere gehitu zen eta Aren gainetik jarri gainera. Eskariak, hala ere, ez ziren horretan gelditu. B ereduko matrikulazioen gorakada ikusita D eredua ere eskaintzen hasi ziren asko, eta horietako bat dugu Donostikoa San Jose Calasanz herri ikastetxea.
 
 
San Jose De Calasanz Donostiako Altza auzoan kokatzen den herri ikastetxea da. Orain dela 14 urte, hau da 1983. urtean, B eredua eskaintzea erabaki zuen, A eredua ere mantentzen zelarik. Auzoko eskaria zela eta, B eredua nagusi bilakatu zen eta 1995ean A eredua desagertu egin zen.

Bertako irakasleriak "murgiltze sistema" ezartzea erabaki zuen 1995-96 ikasturtean. Handik aurrera, beste neurrien artean, bai idazketa eta bai irakurketa ere euskaraz lantzea hautatu zuten eta oso emaitzak onak lortu zituzten gainera.

Dena den, Altzako beharrak ezagutu nahian, bertako biztaleriaren iritzia jaso nahi izan zuten. Altzako eskariaren neurrira egokitutako eskola eskaintzea zen helburua.

Horretarako, orain dela hilabete batzuk eskola-adineko seme-alabak dituzten familiengana jo zuten beraien helbururako interesgarriak izan zitezkeen datuen bila.

Lan honetarako auzoaren egoera kontuan hartu beharra izan zuten. 60ko hamarkadaz geroztik, jende ugari joan zen Altzara bizitzera, eta gaur egun familia gazteek osatzen dute gehiengoa. Aipagarria familia hauek dutela beraien seme-alabentzako ikastetxea aukeratzerakoan Donostia aldera jotzeko duten joera. Horrekin loturik D ereduaren aldeko zegoen eskariaz oharturik ez zitzaien bidezkoa iruditu altzatarrak auzoan bertan eredu horren eskaintza ez izatea.

Ondorio hauek guztiak auzokideen artean pasatako inkestetatik atera zituzten eta D eredua eskaintzearen inguruan zegoen eskari nabarmena kontuan izanik, eskaintzea erabaki zuten.

1.- A B D hizkuntz ereduen ezaugarriak ezagutzen al dituzu? Bai, oso ondo. %70

Zerbait. %28

Ezer ez. %2

2.- Etxeko harremanetan zer hizkuntza erabiultzen duzue? Erdera. %99

Euskara era erdara. %1

3.- Familiako norbaitek ba al daki euskaraz? Bai (gehienetan ama)%40

Inor ez. %60

4.- Familiako norbaiten artean ba al dago harremanik euskaraz? Bai. %25

Ez. %75

5.- Zer garrantzia ematen diozu seme alabek euskaraz jakiteari? Ezinbestekoa. %35

Nahikoa. %65

6.- Aukeratzen den ereduak seme alabak bere ikasketetan laguntzea baldintzatzen du?

Ezer ez. %25

Asko-nahiko. %75

7.- Zure ustez zein eredu betetzen ditu hobekien zuk dituzun espektatibak?

D. %35

B. %65

8.- Zer iruditzen zaizu etxetik hurbil dagoen ikastetxe publiko batean D eredua irekitzea?

Oso ondo. %80

Beste aukera bat. %20