Oraindik ere euskaraz ikasi eta hezi nahiak hamaika buruhauste ekartzen ditu Euskal Herrian

1999-06-01
 
 
Oteizar ikasle ba-tek bizia galdu du eskolako bi-dean zihoala. E-gunero Oteizatik Lizarrara joan be-har izaten zuen euskaraz ikasi ahal izateko.

Haur eta gazte nafar asko dira egunero kilometro anitz egin behar dituztenak derrigorrezkoa duten heziketa euskaraz jaso ahal izateko. Nafarren gisan, ikasle asko dira Iparraldea alde batetik bestera zeharkatzen dutenak eta euren etxetatik urrun astea pasa behar dutenak euskaraz hezi ahal izateko.

Urtez urte biztanle gehiago dira euren heziketa euskaraz jasotzearen aldeko hautua egiten dutenak. Datuek hala baieztatzen dute. Eta honen aurrean, errealitatera egokitu ezin diren lege eta plangintzak ditugu, zaharkituta gero eta herren lotsagarriagoa egiten duen eredu politika.

Vascuencearen Legeak Nafarroa hiru zonaldetan antolatu duen arren, ezarritako irudikapenezko muga horien alde ezberdinetan legearen zentzugabekeriaz ulertzen ez duten herritarrak adierazten ari dira euren nahia: heziketa euren hizkuntzan jaso nahi dutela. Eta horretarako, legeak ipini dituen antolaketa artifizial guztiak gaindituz bere eskubidea gauzatzeko bideak bilatu behar izan dituzte.

Ezin da denbora luzeagoz ezjakinarena egin eta beste aldera begiratzen jarraitu. Oteizako gertakari tamalgarria ezin da berriro errepikatu. Ikasturtero milaka gazteri euskaraz garatu eta bizitzea galarazten dien hizkuntz politika antzua eraberritu behar da. Herritarrek geroz eta ozenago egiten duten aldarrikapena bermatu behar dute Administrazioek, eta horretarako neurriak hartu eta bitartekoak jarri behar dira azkar baino lehen.

Gizarteko esparru desberdinetatik eta Bilbon GUNEAk bilduriko hezkuntzako taldeek ere ideia hau berretsi zuten. Hasteko Nafarroa eta Iparraldean euskararen ofizializazioa gauzatu behar da lehenbailehen eta ondoren tokian tokiko egoeratik abiatuz Euskal Herri guztirako diseinatutako euskararen normalizazioarako plangintzarekin bat egin.

Euskaldunak euskaraz bizi eta hezi nahi dugu gure herrian: eskubidez, justiziaz.